KANAL GEHIAGO, NAHASMEN BERBERA
“Unibertsitate hobea eraikitzeko” bide gisa aurkeztu arren, postontzi gehiago sortzeak ez du oinarrizko arazoa konpontzen, areagotu baizik, desorientazioa eta babesgabetasuna eraginez langileen artean, IIP zein TEKAZEL, sistema zentralizatu baten faltan.
Egungo egoera:
UPV/EHUko arazoa ez da kanalen gabezia, haien sakabanaketa eta koordinazio falta baizik. Hobekuntza-iradokizun bati, lan-gatazka bati edo kalteberatasun-egoera bati aurre egin behar dion langile batek aukera-labirinto itzel batekin egiten du topo, besteak beste:
Aldezlea, gatazken bitartekaritzarako eskumena duena.
Berdintasunerako Zuzendaritza, genero-indarkeriaren aurkako Protokoloaren arduraduna eta portaera sexisten salaketetarako postontziarena.
Iruzurraren aurkako Planaren iradokizun eta salaketa kanala.
Ikerketa Arduratsuaren Zuzendaritza, esparru horretako gatazkak kudeatzeko eta bitartekotza egiteko.
UPV/EHUko Bizikidetza Batzordea.
Laneko Prebentzio eta Osasun Zerbitzua eta arrisku psikosozialen arloa.
Lan-eremuko salaketak konpontzeko Akordioa.
Kanpuseko Errektoreordetzarekiko komunikazio kanala.
Ikastegi bakoitzeko iradokizunen postontziak.
Kanpus bakoitzeko ongizate Zuzendaritzak.
Arreta Psikologikoko Zerbitzua.
Pertsonen ongizaterako eta zainketarako Zerbitzu Integralaren Zuzendaritza.
Artxipelago nahasi honen aurrean, galdera beti bera da: nora jo?
Gure proposamena argia da:
Hori dela eta, CCOOtik formalki aurkeztu diogu UPV/EHUko Idazkaritza Nagusiari Leihatila Bakarra sortzeko eskaera. Egungo sakabanaketarekin amaitzea helburu duen proposamen estruktural eta zehatza.
Sarrera-puntu bakarra eta segurua, langileen kontsulta, hobekuntza-iradokizun, kexa edo salaketa guztiak zentralizatuko dituena.
Profesionalek kudeatutako zerbitzua, dedikazio esklusiboarekin eta gaian prestakuntza espezifikoarekin, arreta profesional eta inpartziala bermatuz. Horrek talka egiten du egungo ereduarekin, non kargu askok funtzio delikatu horiek irakaskuntza- eta ikerkuntza-zereginekin bateratu behar dituzten, askotan beharrezko espezializaziorik gabe.
Egoera bakoitza organo eskudunera bideratzea, prozedura modu zuzen eta seguruan hasten dela ziurtatuz.
Prebentzioan oinarritutako ikuspegia, gatazkak egoera larriagotu baino lehen tratatzeko aukera emanez.
Indarrean dagoen legeriaren araberakoa:
Irtenbide hori ezarri beharrean, UPV/EHUk adabakiak sortzen jarraitzea aukeratzen du, nahasmen gehiago sortzen dutenak. Horri gehitu behar zaio oraindik ez dela sortu LOSUk derrigortzen duen Zerbitzuen Ikuskaritza, honako eskumen hauekin:
La inspección de servicios actuará regida por los principios de independencia y autonomía. Tendrá por función velar por el correcto funcionamiento de los servicios que presta la institución universitaria de acuerdo con las leyes y normas que los rigen. Asimismo, en el marco de la legislación aplicable en la materia, tendrá las funciones de incoación e instrucción de los expedientes disciplinarios que afecten a miembros de la comunidad universitaria.
La dirección de este servicio será atribuida a Personal Técnico, de Gestión y de Administración y Servicios de la universidad con los requisitos de titulación necesarios para el desempeño de las funciones que dicha inspección tiene encomendados.
La inspección de servicios actuará motu proprio,a instancia de los distintos órganos de Gobierno de la universidad o tras denuncia escrita interpuesta por algún miembro de la comunidad universitaria.
CCOOtik Errektoretzari eta Gerentziari eskatzen diegu gure proposamenari heldu diezaiotela, langileei arreta eta entzutea emateko Leihatila bakarra sortzeko. UPV/EHUn lan egiten dugun pertsonen babesak, zaintzak eta ongizateak benetako konponbide koordinatuak eskatzen dituzte.
Bitartean, langile guztiei gogorarazten diegu edozein arazo edo zalantzaren aurrean, biderik seguruena aholkularitza sindikala dela eta izaten jarraituko duela.
¡CCOO, UPV/EHUko langileen defentsan!
ccooupv-bi@ehu.eus