2025(e)ko uztailaren 8(a), asteartea

% 0,5EKO SOLDATA IGOERA, 2024KO URTARRILETIK

% 0,5EKO SOLDATA IGOERA, 2024KO URTARRILETIK 

Berri on bat dugu zuekin guztiekin partekatzeko! Azkenean, onartu da sektore publikoko langileentzako gure ordainsarietan % 0,5eko gehikuntza gehigarria.

Igoera hori 2025eko uztailaren 1eko Ministroen Kontseiluan adostu zen eta dagoeneko argitaratuta dago 2025eko uztailaren 2ko BOEn (PJC/681/2025 Agindua).

Aktibatu egin da, 2022, 2023 eta 2024 urteetan Kontsumoko Prezioen Indize Harmonizatuaren (KPIH) aldakuntza metatuak aldi horretan jaso genuen soldata-igoera finkoa gainditu duelako. Neurria espero zen Estatistikako Institutu Nazionalak (EIN) 2025eko urtarrilaren 15ean KPIHren aldakuntza % 12ra iritsi zela ziurtatu zuenetik, metatutako igoera finkoa % 8koa izan zen bitartean.

Igoera hau XXI. mendeko Administrazio baterako Esparru Akordioaren parte da, CCOOk eta UGTk 2022an sinatutakoa.

 

Adi! Argibide garrantzitsua:
Hau ez da aparteko paga bat, zenbait hedabidetan esaten den bezala. 2024ko urtarrilaren 1etik aurrerako atzerako eragina duten atzerakinak dira. Hau da, iazko urte hasieratik zegokigun aldea ordainduko zaigu. Publikoki salatzen dugu hedabide batzuek enplegatu publikoen lan-baldintzei ematen dieten tratamendua, izenburuak desitxuratuz eta gizartearen aurrean gure irudia kaltetuz [1].

 

Noiz ikusiko dugu nominan?
Ordainketa iraileko edo urriko nominetan egingo dela uste badugu ere, Langileriaren Kudeaketarako Gerenteordetzari kontsulta egin diogu, eta, oraingoz, ez du baieztatu igoera hori zein egunetan ordainduko den.

  

 ¡CCOO, EHUko langileen defentsan!

AFILIA ZAITEZ CCOOra: INTERESATZEN ZAIZU
94 601 2437
ccooupv-bi@ehu.eus