Seiurtekoei eta aldi baterako langileei buruzko berriak
Ikerketako
seiurtekoak eskatzeko aplikazioarekin izandako arazo informatikoak
direla eta, ANECAk otsailaren 8ra arte luzatu du epea.
Hainbat
kontsulta jaso ditugu zure ikerketa ebaluaziora nork aurkez dezakeen
galdetuz. Horretarako, ANECAren aplikazioaren menuan ikus dezakezue nola
ahalbidetzen den irakasle atxikiak (Profesor Ayudante Doctor) eta aldi
baterako irakasle eta ikertzaileak (Otras Figuras Contractuales)
aurkeztea.
Hitzaldiaren
audioaren laburpen bat ere ematen dizuegu. Bertan, Ministerioko hiru
ordezkariek jakinarazi dute, galdera zuzenei erantzunez, CNEAI-ANECAk
aukera ematen diola aldi baterako kontratu-harremana duen edozein
irakasle edo ikertzaileri ikerketa-egoerak ebaluatzeko.
Klikatu hemen audioa entzuteko
Gainditu
beharreko oztopo bakarra UPV/EHUk eta Unibasq-ek ANECArekin
hitzarmenaren gehigarri bat sinatzea da, lan-kontratudun langile guztiak
aurkeztu ahal izateko. Edozein arrazoirengatik UPV/EHUk ez sinatzea
erabakitzen badu, erreklamatzeko moduan egongo zarete beti, eta orain
panorama judiziala lehen baino askoz mesedegarriagoa da aldi baterako
laneko irakasle eta ikertzaileentzat.
Hemen duzue deialdirako esteka.
Zalantzarik baduzue edo prozesu honetan gurekin joatea nahi baduzue, CCOOrekin harremanetan jar zaitezkete.
CCOO, aldi baterako langileen defentsan!!