Departamentuen bateratzea
Lankideok
Pasa den asteartean Gobernu Kontseiluan CCOOk hainbat galderak egin zituen, aukera, prozesua eta departamentuen bateratze arriskuei buruz.
Laburbilduz, gaur egun erabilitako informazioa honako hau da.
- Jarraituko diren irizpideak jakintza arloen afinitateak eta campusaren
- afinitateak dira.
- 18 irakasle iraunkor eta 12 doktore araua betetzen ez duten sailak bateratu ahal dira
- Badira 40 departamentu araua hauek betetzen ez dituztenak, hala ere aurreikusitakoak bakarrik 30 dira. Ez da zehaztu zergatik 10 sail hauek saihesten diren prozesuan, baina erremedioa gaixotasuna baino okerragoa izango litzatekeela esan dute.
- Horrek esan nahi du 110 sailetik 80ra pasatuko da.
- Departamentuko atalak baimenduta izango dira, zentro fisiko eta kampus beraren barruan. Dena dela, bakarrik aldi baterako izango da horrela, sor daitezkeen arazoak konpontzeko. (irakasleen esleipena, irakasleen plangintza eta abar)
- Dagoeneko, badaude departamentu batzuk eszenatoki berrian modu egoki batean nola kokatzeko astertzen ari direnak.
- Dirudienez, prozesua 2020ko urtarrilean martxan jarriko da.
CCOOn zalantza batzuk ditugu:
- Ez dugu argi ikusten prozesu honetan abantailek desabantailak gainditzen dituztela. Eta ez dugu argi ikusten prozesu honek dirua aurreztuko duenik.
- Badaude gai batzuk ondo definituta ez daudenak eta ez dakigu nola konponduko diren:
- Irakaskuntza esleipena: Bateratzean norbait kokapenetik alda daiteke.
- Pertsonalen bateratzea: Zenbait pertsonentzako egonkortasunerako arazoak egon litezke edo, onenean, prozesua atzeratu egin daiteke.
- Poltsak
- Karrera profesionala, hau da, promozioa (Irakasle osoak, katedradunak, titularrak, agregatuak...)
ESKATZEN DIZUEGU:
- Kaltetuta bazaude, esaguzu especifikoki ze motatako kexkak dituzun
- Zure estrategiak zein diren jakin nahiko genuke. Departamentuen eta zentruen arabera, departamentuen arteko egiten ari diren akordioak ezagutu nahiko genituzke, eta baita Idazkari Nagusiarekin ere.
Gure helburua da zuei ahalik eta modurik onenean laguntzea.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina