LEHIAKETAREN ZAIN DAUDEN BITARTEKOEN SEIURTEKOEN KOBRANTZA ESKATZEKO DEIALDIA ATERA DA
Ekainaren 6an, IIP ordezkaritza duten sindikatu guztiek hitzarmen bat sinatu genuen. Horri esker, lehiaketa-itxaroteko unibertsitateko irakasle agregatu edo titular lanpostu iraunkor bat betetzen duen lanaldi osoko lan-kontratuko irakasleek seiurtekoak kobratu ahal izateko. Hori guztia, nahiz eta ordainsariak arautzen dituen Eusko Jaurlaritzaren dekretua ez dagoen eguneratuta.
CCOOren iritziz, eskubide horren aitortza, behar besteko merezimenduak dituen aldi baterako irakasle guztiengana hedatu behar da. Espero dugu, laster, epaitegiek arrazoia emango dietela aurkeztu ditugun banakako eskaerei. Gainera, gatazka kolektiboa martxan dugu, eta uste dugu positiboa izango dela eta laster ezagutuko dugula.
Bigarren puntuko akordioan adierazten denez, interesa duen IIPk eskaera egokia egin behar du (webgunean argitaratu dena eta honekin batera bidaltzen dizuegu).
Zazpigarren puntuan adierazten denez, 2017ko deialdian aitortutako zati guztien ordainketa (2018ko urtarrilaren 1etik aurrera izango da indarrean), atzerapenak barne, urriaren 30a baino lehen egingo da.
INFORMATZEN JARRAITUKO DUGU
CCOO BETI ZUREKIN!
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina