2019(e)ko azaroaren 21(a), osteguna

2017ko osagarriak: berriak

2017ko osagarriak: berriak


 
Lankideok,


Epaitegiaren jakinarazpena jaso berri dugu, 2017ko osagarrien deialdia bertan behera uzten zuen autoaren betearazpena eten dela jakinarazteko.


Hau da, epaileak onartu egin du kautelari buruzko CCOO-UNIBASQ akordioa, eta horrekin 2017ko deialdia berriz aktibatuko litzateke.
 
UNIBASQ-ekin hitz egin dugu jakiteko epaitegiak ere jakinarazi dituen, eta horrela baieztatu digute. Gainera, esan digute datorren astean bidaliko dituztela EHUra 2017ko deialdiko ebazpenak, EHUk zuzenbidearen arabera jardun dezan.

Sindikatu batzuek zera zioten azken agirian: "Ez dago argi CCOO sindikatuak garaiz egin ote duen 2017ko a eta B tarteen ebaluazioa desblokeatzeko beharrezko tramitea". Hori esaten zuten
irakurtzen ez digutelako , eta informazioa ematen diegunean ere ez digutelako entzuten. Bada, oker zebiltzan, beste behin ere.

CCOOetik espero dugu protokolo berriarekin eta UNIBASQen zuzendaritza berriarekin (ongietorria eta konfiantzazko boto zintzoa ematen diogu) etapa berri bat irekitzea osagarrien deialdietan. Era berean, EHUri eskatzen diogu 2020rako 2019ko eta 2020ko deialdi metatu bat egin dezala, horrela, urteko deialdien normaltasunera itzul dadin.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina