2021(e)ko otsailaren 5(a), ostirala

Irakasle kredituak parekatzea funtzionarioentzat!!

 

Irakasle kredituak parekatzea funtzionarioentzat!!
 


Atzo, otsailaren 4an, lehen plangintza-bilera izan genuen irakasle eta ikertzaileen errektoreorde berriarekin. Gai hori aztergaien zerrendan ez bazegoen ere, CCOOk galdetu zuen ea errektoretza-talde berriak zein ideia duen funtzionarioek lan-kontratudun langileen kreditu berberak emateari buruz.

 

CCOOk aldarrikatzen du irakasle eta ikertzaile funtzionario guztiak 24 kreditutan egotea gehienez, lan-arloko irakasle eta ikertzaileekin gertatzen den bezala. Ez dugu tratu-diskriminazio hori onartzen, eta UPV/EHUri eskatzen diogu gai hau behingoz konpon dezala. Gai honetan tematu gara temati. Aurreko taldeari esan genion, eta errektore berriari ere jakinarazi diogu, hauteskundeen aurretik berarekin izandako lehen bileran. Kontu honek ezin du gehiago itxaron.


Bestalde, diskriminazio hori eragiten duten Wert legearen atalak kentzeko eskatu du CCOO sindikatuak Madrilen. Kontua da lege horretan aukerakoa zela IIP funtzionarioei kredituak gehitzea, eta UPV/EHUk hori aplikatzea erabaki zuen, IIP funtzionarioei kalte eginez. Hala ere, estatuko beste unibertsitate askotan ez da aplikatzen. 

 Eta horregatik ari gara eskatzen 2017az geroztik PDAren negoziazioa irekitzeko, iraungita eta zaharkituta dagoelako alderdi horretan eta beste batzuetan, baina luzatzen eta aldatzen jarraitzen du UPV/EHUren irizpidearen arabera, negoziazio sindikalik gabe. Gai horri heltzeko eskatzen dugunean, administrazioaren ohiko erantzuna hauxe da: "Meloia irekitzen bada, mundu guztiak kredituak eskatu nahi izango ditu. "


Egungo egoera honako hau da gehieneko kredituei dagokienez:
  • Doktoreak ez diren funtzionarioak: 30 kreditu
  • Seiurtekorik gabeko funtzionario doktoreak: 26 kreditu
  • Lan-kontratuko langileak 24 kreditu

 

Gero, seiurtekoen arabera, IIP funtzionarioek eta lan-kontratudunek murrizketa bat dute. Baina eskailera altuagoa eta zorrotzagoa da funtzionarioentzat.


Hau da, diskriminazio argia dago talde bereko kideen artean (irakasle funtzionarioen eta laneko IIPen artean) bi neurketa-mota erabiltzearekin. Izan ere, funtzionarioen kolektiboaren barruan bertan ere 2 azpieskala daude.

 

Hori dela eta, CCOOk irakasle eta ikertzaile guztiak gehienez 24 kreditutan egotea eskatzen du, baita Euskal Unibertsitate Sistemaren Legearen 30. artikulua betetzea eta 2012ko dekretuak eragindako salbuespenezko neurriak baliogabetzea ere.


CCOO, funtzionarioen alde!
Atzera pausu bat ere ez!
 
AFILIATU! KOMENI ZAIZU

94 601 2438
ccooupv-bi@ehu.eus


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina