IKERKETAKO SEIURTEKOAK 2020: ebaluazio-irizpideak eta ebazpenen data
Jakinarazten
dizuegu ANECAk argitaratu dituela 2020ko ikerketa-seiurtekoen
deialdiaren ebaluazio-irizpide espezifikoen aplikazioa arautzen duten
jarraibideak.
Hemen duzue ebaluazio-irizpideetarako esteka
Agentziaren kronogramaren arabera, dagoeneko hasi dira ebaluazioak egiten, eta ebaluazioa amaitzeko eta ebazpenak ekaineko bigarren hamabostaldian bidaltzeko muga gisa ezarri da. Bestalde, ANECAk iragarri du hurrengo deialdietan ebaluazio-irizpide horien eguneratzea deialdiarekin batera argitaratzeko asmoa duela.
Erne egongo gara!
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina