2021(e)ko maiatzaren 3(a), astelehena

Osasun mentalaz kezkatuta

 Osasun mentalaz kezkatuta

 

CCOOn oso kezkatuta gaude UPV/EHUko langileen artean oro har ikusten dugun arrisku psikosozial gero eta handiagoarekin, batez ere kolektibo ahulenen artean. Horri buruz hitz egin genuen aurreko komunikatuan ere, apirilaren 28an, laneko segurtasun eta osasunaren egunean.

 

Prestakuntza jasotzen ari diren irakasleez, aldi baterako ikertzaileez eta doktoratu aurreko kolektiboaz ari gara bereziki, nahiz eta UPV/EHUn inor ez dagoen arazo hori izateko libre. Izan ere, gure jardueraren izaera dela eta, uste dugu arrisku psikosoziala dela UPV/EHUko osasun-arazo nagusia, bai IIPen artean, bai ikertzaileen eta AZPkoen artean. 

CCOOk kezka hori helarazi dio errektoretza-taldeari, eta hark adierazi digu prest dagoela lan egiteko eta konponbideak bilatzeko. Horregatik, bilera bat eskatu diogu administrazioari, arazo horri sakontasunez heltzeko.  

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina