2023(e)ko apirilaren 19(a), asteazkena

Egoera berriak eta aldaketak aldi baterako ezintasunean

Egoera berriak eta aldaketak aldi baterako ezintasunean

Martxoan eta apirilean hainbat aldaketa izan dira aldi baterako ezintasunagatiko bajetan

Martxoaren 2an indarrean sartu ziren berrikuntzak aldi baterako ezintasuneko egoera edo modalitate berriei buruzkoak dira, bereziki emakume langileei buruzkoak. Apirilaren 1ekoek, berriz, enpresen aurrean baja- eta alta-parteak izapidetzeko moduari eragiten diote.

Aldaketa horiek azaltzeko, CCOOk bi informazio-dokumentu prestatu ditu zuretzat. Egoera edo modalitate berriei buruzkoa gure Zerbitzu Juridikoek prestatu dute, kontuan hartu beharreko lege-alderdiak dakartzatelako. Bigarren dokumentua, aldi baterako ezintasunagatiko bajak izapidetzeko modu berria azaltzen duena, eskematikoagoa da.

Bi dokumentuak PDF formatuan deskarga ditzakezu, beherago ikusten diren irudietan edo horien ondoan dauden esteketan klik eginez. 

= > Emakume langileei eragiten die hilekoa ezgaitzailea denean edo haurdunaldia eteten denean.




= > Langileak baja eta alta medikoko parteen kopia paperean aurkeztu behar izateari uzten dio.





iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina