2019(e)ko otsailaren 7(a), osteguna

GENERO INDARKERIEN AURKAKO PROTOKOLOKO AURKEZPENAK


CC.OOtik Genero Indarkeriaren Aurkako Protokoloaren hurrengo aurkezpenak  jakinarazi nahi dizkizuegu.

Berdintasunerako Zuzendaritzarekin elkarlanean, UPV/EHUren genero-biolentzien aurkako protokoloaren berri eman nahi dizuegu. Protokoloan egiten parte hartu dugu, eta baita ahalik eta hedapen handiena emateko konpromisoa ere hartu dugu.

Guztiok animatzen zaituztegu protokoloaren aurkezpenera. Eta, bereziki, AZPko kolektiboari,  gonbidatuta zaudete aurkezpenetara joateko. Gainera, bertaratze-ziurtagiria ere emango da.

Hemen behean jartzen dizuegu Berdintasunerako Zuzendaritzak langile guztiei bidali dien posta.



Egun on:

Mezu honekin batera jakinarazi nahi dizuegu Genero Indarkerien aurkako UPV/EHUren protokoloaren aurkezpenak egingo ditugula fakultate ezberdinetan. Aurkezpen hauetan genero indarkerien kasuren baten berri  izanez gero jarraitu beharreko bidea azalduko da.


Unibertsitatean eskuragarri dagoen erreminta berri bat izaki, bereziki garrantzitsua da ikasle, AZP eta irakasleak bertara etortzea.

 Ondoren adierazten ditugu aurkezpenen toki eta datak:


ARABA:

Letren Fakultatea: Gradu aretoan otsailaren 26an 11:00etan.
Hezkuntza eta Kirol Fakultatea, Kirol saila: Areto nagusian otsailaren 19an 12:00etan.

GIPUZKOA:

HEFA: Areto nagusian otsailaren 27an 10:00etan.
Arkitektura GET: A 1.1 gelan otsailaren 27an 12:00etan.


BIZKAIA:

Bilboko Hezkuntza Fakultatea: Julianan otsailaren 20an 10:30etan.

Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatea: Auditorioan martxoaren 13an 12:30etan.
Bilboko Ingeniaritza Eskola: I Eraikineko Hitzaldien gelan otsailaren 21ean 14:00etan.
Ekonomia eta Enpresa Fakultatea (Sarriko): Gradu Aretoan otsailaren 28an 14:00etan.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina