2020(e)ko ekainaren 10(a), asteazkena

CCOO bat dator UPV/EHUko pribatizazioaren aurkako plataformarekin


EHU ez dago salgai! 

 

 

"Unibertsitateko komunitatearen datu pertsonalak UPV/EHUko “hodeian” nahi ditugu"


Horrela dio UPV/EHUko pribatizazioaren aurkako plataformaren goiburuak, CCOO erabat ados dago horrekin. Horregatik, plataformaren adierazpenaren edukia sinatu eta babesten dugu, eta ekimenarekin bat egitera animatzen zaituztegu.


Sinatu hemen


Eta hemen behean adierazpena irakur dezakezu


Azpikontratazioak gero eta gehiago dira Euskal Herriko Unibertsitateko zerbitzuetan. Adibide bat, Informazio eta Komunikazio Teknologien zerbitzuetan UPV/EHUko gerentziak eman nahi duen hurrengo pausoa: Unibertsitateko irakasle, administrazio eta zerbitzuetako pertsonala eta ikasleen posta elektronikoak Microsoft Office 365era migratu nahi ditu. Hau da, kontu hauetan jasotzen diren mezuak, gure unibertsitateko zerbitzarietan egon beharrean, Microsoften zerbitzarietan egongo dira, “hodeian” (Hodeia ez da existitzen, beste norbaiten ordenagailua da, kasu honetan Microsoftena).

Sistema berri honen arriskuak eta gabeziak:

  1. Pribatutasunik ez
    UPV/EHUko komunitatea osatzen dugunon datu pertsonalak, proiektu eta ikerkuntzen emaitzak enpresa pribatuen esku uzteak datu hauen pribatutasunaren bermatzea ezinezko egiten du. Datu hauek UPV/EHUk bere “hodeian” gorde ditzake.
  2. Dependentzia
    Ikaskuntzan autonomia sustatzen duen unibertsitate batek, ez luke multinazional baten produktuen alde egin behar, erabiltzaileei beste aukerarik eman gabe. Sistema honekin Microsoften produktuekiko menpekotasuna areagotu egingo da.
  3. UPV/EHUren izaera publikoaren galera
    Ordenagailu eta IKTen erabilera ikaragarri hazi da azken urteotan. Baina UPV/EHUko IKT zerbitzuetan ez dira lanpostu berriak sortu, ez eta baliabide teknikoak handitu; aitzitik, aplikazio eta zerbitzari batzuen kudeaketa (UXXI, Egoitza elektroniko berria, …), enpresa pribatuen esku utzi da eta beste kasu batzuetan garapena edota kudeaketaren parte bat azpikontratatu egin da (GAUR, eGela, Meta4, …)
  4. UPV/EHUren dirua xahutzea
    UPV/EHUk finantza eta ondare jasangarritasuna bermatu nahi badu, baita gaitasun zientifiko-teknologikoak eta informazioaren teknologiei lotutakoak ere, azpikontratazioetan dirua xahutzeari utzi eta UPV/EHUko langileek kudeatuko duten azpiegitura eta software libre baten alde egiteko garaia da.

Adierazpen hau sinatzen dugun norbanako, sindikatu, sail eta elkartek gure kezka aditzera eman nahi dugu, eta

Hau eskatzen diogu UPV/EHUko zuzendaritzari:

  • Enpresa pribatu baten esku gure datu pertsonalak ez uztea
  • IKTen kudeaketan pribatizazioa baztertzea
  • Software librearen alde benetako konpromisoa hartzea

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina