2022(e)ko martxoaren 7(a), astelehena

Badugu plan bat berdintasunaren alde

 Pazientzia amaitu zaigu!



Muga bat badugulako, aurtengo Martxoaren 8an ”hitzetatik ekintzetara” lema sufragista hartu dugu lelotzat, ekintzara pasako garelako “Berdintasunaren alde bagudu plana”.

Nekatuta gaude itxoiteaz, ea denborak berdintasuna bere tokian jarriko ote duen, printzipio moduan alegia. Negazionismoaren eta eskuinaren gorakadaren aurrean tinko, gogaituak eta izutuak. Mugimendu feministan dugun sumin handiarekin ere kezkatuta. Elkarrizketa berriak irekitzeko beharraren aurrean CCOOk, emakumeen bizi eta lan baldintzak hobetzea lortzeko lan egiten dugu egunero, ekintza zehatzekin.
 
Horregatik guztiagatik, bihar, martxoak 8, Euskadiko hiri eta herrietan egiten diren deialdietan parte hartzeko deia egiten dizuegu. Bilbo: 19:30ean Jesusen Bihotzean
Donostia: 18:30ean Antiguako tunelean
Vitoria-Gasteiz: 19:00 San Antolin
 
 
Hemen duzu CCOOren manifestua Hemen duzu, halaber, M8a dela-eta Gaceta Sindicalen zenbaki berezirako esteka (gaztelaniaz).  





iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina