2023(e)ko azaroaren 13(a), astelehena

DISKRIMINAZIOA SOLDATA-IGOERAN

DISKRIMINAZIOA SOLDATA-IGOERAN


CCOOk ikusi du langile batzuek ez dutela jaso langile publiko guztiei dagokigun soldata-igoera. Zehazki, Marie Courie doktoretza-ondoko langileengan eta doktoreen espezializazio-deialdietatik datozenengan antzeman dugu, baina ez dugu baztertzen eragindako langile gehiago egotea.

 
Zure kasua bada, jakinarazten dizugu zor zaizun zenbatekoa erreklama dezakezula; izan ere, Auzitegi Goreneko Lan Arloko Salak epaia eman zuen CCOOren argudioei arrazoia emateko. 
Zenbat zor didate?
 
Gogorarazi nahi dugu CCOOk estatu mailan lortutako akordioetan oinarrituta, 2022an % 3,5eko soldata-igoera izan zela langile publiko guztientzat, eta 2023an, oraingoz, % 3ko igoera, hemendik urte amaierara % 0,5 gehiago igotzeko aukerarekin. Hauek dira eraginpeko pertsonak jasotzen ari ez diren kopuruak. [1]

Nola jakin dezaket soldata-igoera horiek aplikatzen ari zaizkidan?

Urrian jaso zenuen azken nomina berrikustea gomendatzen dizugu, eta ikustea ea urriko soldata-igoeraren % 0,5eko ordainketa egin dizuten, 2023ko urtarriletik aurrerako atzerapenen ordainketarekin batera, argazkiko adibidean ikus dezakezun bezala.
 
 

 
Atzerapen horiek jaso ez badituzu, maiatzeko nominari ere erreparatzea gomendatzen dizugu. Ziur asko, ez dituzu jaso 2023ko urtarriletik jaso behar zenituen % 2,5eko atzerapenak.
 
Zer egin dezaket?

Eragindako pertsona bazara, ccooupv-bi@ehu.eus helbidera "SOLDATA IGOERA" gaiarekin idaztea gomendatzen dizugu, zure kontratua eta urriko nomina erantsita, eta erreklamazio-eredu bat emango dizugu, erregistro bidez aurkez dezazun.
 
Garrantzitsua da lehenbailehen erreklamatzea; izan ere, lan-kontratuko langileek urtebeteko epea dute diru-kopuruak erreklamatzeko, eta, beraz, igarotzen den egun bakoitzean, epe hori erreklamatzeko aukera galtzen duzu.
 

ESKAERA BAT EGITEN DIOGU ERREKTORETZA-TALDEARI:

CCOOk errektoretza-taldeari eskatu dio aintzat har dezala Auzitegi Gorenaren epaia, ez ditzala langile horiek diskriminatu, eta ofizioz ordain diezazkiela soldata-igoera horiek kontratua hasi zenetik eraginpeko pertsonei.


 
CCOO UPV/EHUko langileen defentsan!AFILIATU CCOO: ONDO DATORKIZU!!
 
94 601 2437
ccooupv-bi@ehu.eus

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina