2025(e)ko apirilaren 30(a), asteazkena

M1: KONKISTATU DUGUNA DEFENDATUZ, ETORKIZUNA IRABAZI

M1: KONKISTATU DUGUNA DEFENDATUZ, ETORKIZUNA IRABAZI

Lankideok,

Beste urte batez, Maiatzaren 1a, Langileen Nazioarteko Eguna, hurbil dugu, gure eskubideak aldarrikatzeko eta etorkizun hobe baten alde borrokatzeko funtsezko eguna. Aurten, CCOOk mobilizaziora deitzen gaitu lelo honekin: "Konkistatu duguna defendatuz, etorkizuna irabazi / Proteger lo conquistado, ganar futuro".

Testuinguru global konplexu batean bizi gara, eraldaketa sakonek eta ezegonkortasunak markatuta. Hala ere, ekintza sindikalak funtsezko tresna dela erakutsi du. Mobilizazioari eta negoziazioari esker, aurrerapen garrantzitsuak lortu ditugu, hala nola Lanbide arteko Gutxieneko Soldataren igoerak, milioika enplegu egonkortu eta behin-behinekotasuna murriztu duen lan erreforma, eta pentsioen erreforma, haien erosteko ahalmena eta sistemaren jasangarritasuna bermatzen dituena. Lorpen horiek erakusten dute aurrerapen politikak eraginkorrak eta bidezkoak direla, hainbeste kalte egin zuten austeritatearen dogmak desmuntatuz.

Baina ezin gara hemen gelditu. Ezinbestekoa da aurrerapen horiek babestea eta etorkizuna irabazteko borrokan jarraitzea. Soldatak eta lan baldintzak hobetzeko borrokan jarraitu behar dugu, enpresa-etekinak auzitan jarriz eta desberdintasunari aurre eginez. Zerbitzu Publikoen defentsak, gure ongizate estatuaren oinarria eta aukera berdintasunaren bermea direnak, lehentasuna izaten jarraitzen du.

Berdintasuna, aniztasuna eta justizia soziala guztiontzako errealitate izango diren gizarte eta ekonomia eredu bat eraikitzen jarraitu behar dugu. Horretarako, ekoizpen eredu berri eta jasangarri baten alde egin behar da, enplegu eta soldata duinak sortuko dituena eta ingurumena errespetatuko duena.

Ondo dakigunez, eskubideak ez dira oparitzen; langile klasearen borrokarekin eta indar kolektiboarekin konkistatzen dira. Horregatik guztiagatik, CCOO UPV/EHUtik dei egiten diegu unibertsitateko langile guztiei CCOOk asteazken honetarako, maiatzak 1, deitutako manifestazioekin aktiboki bat egiteko.

Euskadiko hitzorduak hauek dira:

  • BILBO: 11:30 - Jesusen Bihotza (Kale Nagusia, 79)

  • DONOSTIA: 12:00 - Alderdi Eder

  • GASTEIZ: 12:00 - Andre Maria Zuriaren plaza

Irten gaitezen kalera gurea defendatzeko, bidezkoa dena aldarrikatzeko eta etorkizun duina eraikitzen jarraitzeko.

Kaleetan ikusiko dugu elkar! ¡Nos vemos en las calles!

 

CCOO UPV/EHUko langileen defentsan!AFILIATU CCOO: ONDO DATORKIZU!!
 94 601 2437
ccooupv-bi@ehu.eus
 

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina