KONTUZ CAMPUSETAKO ERREKTOREORDETZEN "IRADOKIZUN" KANAL BERRIAREKIN
Asmoa positiboa iruditu badezake ere, CCOOko sail sindikaletik kanal horrek dakartzan arrisku larriez ohartarazi nahi zaituztegu, eta zuhurtziaz jokatzeko gomendatzen dizuegu erabili aurretik.
Gure kezka honako puntu nagusi hauetan oinarritzen da:
ANONIMOTASUN ETA BERME FALTA: Zuen posta korporatibotik bidalitako edozein komunikazio ez da anonimoa. Nork irakurriko ditu zuen mezuak? Zer konfidentzialtasun-bermerekin? Zer erabilera emango zaio informazio horri? Lan-egoera delikatu bati buruzko kexa bat zuen aurka bihur liteke, zuek babesteko protokolorik ez dagoelako.
NEGOZIAZIO KOLEKTIBOA SAIHESTEA: Lan-baldintzak, eta bereziki lanaldia, legez ezarritako bideen bidez negoziatu behar dira: langileen legezko ordezkariekin negoziatzeko mahaien bidez. Bide honetatik 2026ko lanaldirako "ideiak" eskatzea negoziazio kolektiboa edukiz husteko eta zuen defentsarako gaitasuna ahultzeko saiakera bat da.
ESKUMENAK INBADITZEA: Langileen lan-baldintzen kudeaketa ez da Campusetako Errektoreordetzen eskumena, Gerentziarena eta Langileen Kudeaketarako Errektoreordetzarena baizik. Eskumenik gabeko organo batek horrelako bide bat irekitzeak nahasmena eta mesfidantza baino ez ditu sortzen.
Horregatik, CCOO-tik dagoeneko formalki eskatu diogu Langileen Kudeaketarako Errektoreordetzari funtsezko galdera hauei erantzuteko:
Ezarri al da helbide horretara idazten duten langileen izaera pertsonaleko eskubideak babesteko sistemarik?
Nork du sarbidea jasotako informaziora?
Ba al dute Campusetako Errektoreordetzek eskumenik lan-baldintzekin eta lanaldiarekin zerikusia duten gaietan?
Jasotako informazioa ordezkari sindikalen esku jarriko al da?
Bide honek lehendik dauden bide ofizialak ordezkatzen al ditu (salaketa-bidea, lan-jazarpenekoa, Aldezlearena, etab.)?
Galdera horiei erantzun argi eta egokia jaso arte, eta zuen eskubideen babesa bermatu arte, gure gomendioa argia eta irmoa da: EZ ERABILI bide hau.
Gogorarazten dizuegu CCOOko Sail Sindikala dela edozein arazo edo proposamen planteatzeko zuen bide seguru, konfidentzial eta legitimoa. Zuen eskubideak defendatzeko gaude.
¡CCOO, UPV/EHUko langileen defentsan!
ccooupv-bi@ehu.eus