2025(e)ko ekainaren 19(a), osteguna

ERRETIROA: CCOO-K JARRAIPEN BATZORDEAREN PREMIAZKO DEIALDIA ESKATU DU

ERRETIROA: CCOO-K JARRAIPEN BATZORDEAREN PREMIAZKO DEIALDIA ESKATU DU 


CCOOko sail sindikaletik jakinarazi nahi dizuegu duela urtebete sinatutako Erretiro Akordioa bere baldintza guztietan bete dadin eta ahanzturan eror ez dadin egiten ari garen ekintzen berri.

Jarraipen faltaren eta hautematen ari garen arazo larrien aurrean, Akordioaren Jarraipen Batzordearen premiazko deialdia formalki eskatu dugu. Bilera hau atzeraezina dela uste dugu, zuzenean eragiten dizueten gai hauei heltzeko:

 

1. TEKAZELentzat: Antzinatasunagatiko opor-egunak metatzea, oztopo onartezina.

Zuetako askok antzinatasunagatiko opor-egunekin duzuen arazoaren berri eman diguzue. Akordioa argia da: URTERO erabaki dezakezue gozatu edo erretiroarako metatu. Hala ere, Gerentzia erabaki bakarra eta "betiko" ezartzen ari da, eta, gainera, oraindik ez du horretarako tresna informatikoa gaitu. Oporrak ate-joka daudela, egoera honek erabateko babesgabetasuna sortzen du. Akordioa errespetatzea eta berehala betetzea erraztea eskatzen dugu.

 

2. IIPentzat: Erretiro-deialdiaren atzerapen ulertezina.

Ulertezina iruditzen zaigu, une honetan, oraindik ez argitaratu izana seihileko honi dagokion IIPentzako erretiro-deialdia. Atzerapen horrek ziurgabetasun handia sortzen du erretiroa planifikatzen ari diren pertsona guztietan, epeak eta baldintzak behar bezain goiz ezagutu behar baitituzte.

 

3. Gardentasun falta: Funtzionatzen ari al da akordioa?

Urtebete igaro da eta ez dugu akordioaren benetako eraginari buruzko daturik. Zenbat pertsonak hartu dute erretiroa? Genero-arrakala murrizteko neurriak aplikatzen ari dira? Baliagarriak izaten ari dira adostutako baimenak? Gardentasuna ez da aukera bat, betebehar bat da. Akordioa bere helburuak betetzen ari den ebaluatzeko datuak behar ditugu.

 

CCOOn ez dugu utziko sinatutako akordioak paper busti bihur daitezen gelditasunagatik edo interpretazio interesatuengatik. Zuen eskubideen defentsa da gure lehentasuna. Eskaera honen emaitzaren berri ematen jarraituko dugu.

 

 ¡CCOO, UPV/EHUko langileen defentsan!

AFILIA ZAITEZ CCOOra: ONDO DATORKIZU!
94 601 2437
ccooupv-bi@ehu.eus

 

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina