2020(e)ko abenduaren 23(a), asteazkena

Seiurtekoak eta aldi baterako langileak: etengabeko borroka!!

Seiurtekoak eta aldi baterako langileak: etengabeko borroka!!


Laster argitaratuko du Unibasq-ek irakasle eta ikertzaileentzako seiurtekoen deialdia. Ondo dakizunez, lan-kontratuko langile guztiek ez dute beren ikerketa ebaluatzeko eta ordaintzeko eskubidea. Langile iraunkorrek eta aldi baterako langile batzuek baino ez dute eskubide hori (laburbiltzeagatik "lehiaketaren zain dauden bitarteko langile" gisa hartzen direnek), eta gehienak kanpoan geratzen dira, irakasle atxikien kasuan bezala, baina aldi baterako langile gehiago ere badaude tartean.


Bere garaian lan-jurisprudentzian gatazka kolektibo bat eskatu zen UPV/EHUren aurka, aldi baterako irakasle eta ikertzaileek seiurtekoak kobratzeari dagokionez. Gatazka kolektibo hau auzitegi gorenera eraman zen.


Berriki jaso dugu Auzitegi Gorenak gatazka kolektiboari buruz emandako epaiaren berri. Epai horrek ezetsi egiten du demanda, uste baitu lan-bidea ez dela egokia gai horri buruz ebazteko, eta administrazioarekiko auzien bidera jotzen du.


CCOO sindikatutik sentitzen dugu LAB eta Steilas sindikatuek bere garaian irekitako lan-bidea itxi izana. Izan ere, CCOOk ekimen horrekin bat egin zuen, kaltetutako langileen kolektibo hori edozein lekutan eta nola edo hala defendatzeko asmo irmoarekin.


Hala ere, CCOOk beti iritzi zion bide egokiena administrazioarekiko auziarena zela, eta, horregatik, orain arte aurkeztu ditugun banakako demandak bide horretatik egin ziren eta bizirik jarraitzen dute.



Azkenean, bere garaian gaiaren funtsa defendatzeko bide egokiari buruz egin genuen azterketa prozesala zuzena izan da. Madrilen, Administrazioarekiko Auzien Epaitegi Zentralean, abenduaren 26ko 135/2017 epaiarekin, ireki zen aldi baterako langileek seiurtekoak kobratzeko aukera, eta epai horrek estatu osoan ditu ondorioak. Hala ere, EHUk epaiaren interpretazio murriztailea egin zuen, eta aldi baterako langile gehienak kanpoan utzi zituen. Orain, berriz ere berretsi da bide egokia administrazioarekiko auziarena dela, baita Euskal Autonomia Erkidegoan ere.

 
Horregatik, Unibasq-ek seiurtekoen hurrengo deialdian parte hartzeari uko egiten jarraitzen badu, CCOOrekin harremanetan jarri eta karrera gurekin jarraitzera gonbidatzen zaitugu.


CCOO, aldi baterako langileen defentsan!!


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina