2021(e)ko azaroaren 9(a), asteartea

Kontzentrazioa azaroaren 11n: EUNEIZi diru publikorik ez!

Kontzentrazioa azaroaren 11n: EUNEIZi diru publikorik ez!

 

Kaixo lankideok,


Dakizuenez, EHUko indar sindikalen gehiengo zabal batek, beste ikasle-elkarte eta mugimendu batzuekin batera, hilabeteak daramatzagu EUNEIZ irabazi-asmoa duen unibertsitate pribatuaren proiektu elitistari aurre egiten.


Orain animatzen zaitugu indarrak batzera eta hurrengo kontzentrazioan gurekin egotera. Kontzentrazioa ostegun honetan izango da, azaroaren 11n, goizeko 9etan, Gasteizen, Eusko Legebiltzarraren aurrean. Berriro eskatuko dugu proiektua geldiarazteko eta EUNEIZi diru publikorik ez emateko.




Lekua: Eusko Legebiltzarraren aurrean


Data eta ordua: ostegun honetan, hilak 11, 9: 00etan.


Bertan elkar ikusiko dugulakoan, ondo izan.


LAB-STEILAS-CCOO-ELA-CGT/LKN-ESK-ERNAI-UPV/EHUko IKASLE KONTSEILUA

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina