2021(e)ko azaroaren 19(a), ostirala

2022 Jardunaldia: marmotaren eguna

2022 Jardunaldia: marmotaren eguna


Gaur 2022ko jardunaldiaren ebazpena negoziatzera bildu gara. Bilera gogorra izan da, eta sindikatu batek ere ez du zirkularra ontzat eman.



CCOOk ez zuen aurkeztu bere garaian eman zitzaigun zirriborroari buruzko alegaziorik, zirriborro hori duela 2 urte aurkeztutakoaren kalko bat zelako eta ez zituelako jasotzen garai hartan egin genituen alegazioak (hemen eta hemen irakur ditzakezu).


Administrazioari irakurri dizkiogu berriz ere, eta beste aldarrikapen batzuk ere jaso ditugu, aspalditik egiten ditugunak:

  • Zenbait ikastetxetan larunbateko lanaldia mantentzearen beharrizanei buruzko txostena. 
  • Lanaldi normalizatua + larunbatak dituzten langileen lanaldi-karta eskuratzea. 
  • Ebazpen hori sindikatuekin negoziatuko dela pentsarazten duen edozein erreferentzia hitzaurrean desagertzea.



CCOOtik administrazioari planteatu diogu orain argitaratu nahi duen ebazpena ERRETIRATU behar duela eta horren negoziazioa atzeratu behar duela honako hauek amaitu arte:

  • Adiskidetze Gida: alegazioak aurkeztu dizkiogu (hemen aipatzen genizuenak). 
  • Telelana: nahitaez berriz negoziatu behar da.



Azkenean, 2021eko ebazpenaren luzapena argitaratzea lortu dugu (2020koa luzatzea ere bazen), lanaldiak eta telelana eskatzeko epea irekiz, eta behin betiko ebazpena atzeratzea, adiskidetze eta telelanerako akordioak itxita izan arte.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina