2022(e)ko abenduaren 12(a), astelehena

LANGILEEK MURRIZKETEN AURREAN OPOSIZIO IRMOA NAHI DUTE ETA BATASUN SINDIKALA BABESTEN DUTE 

LANGILEEK MURRIZKETEN AURREAN OPOSIZIO IRMOA NAHI DUTE ETA BATASUN SINDIKALA BABESTEN DUTE 

 

 


Atzo, abenduaren batean, Leioako Campusean negoziazio kolektiboaren eta sinatutako akordioen errespetuaren defentsan manifestazioa egin genuen. CCOOk, UGTek, ELAk, LKN-CGTek eta LSB-USOk osatzen duten intersindikalak deituta langile asko bildu ginen erreibindikazioekin bat egiteaz gain, une honetan batasun sindikala tresna baliagarria dela adierazi nahiean.

 

Batasun sindikal hau osatzen dugun sindikatuen iritziaren arabera, akats larria da, gauden egoeran egonik eta helburu komunak izaki, LABek eta STEILASek administrazioaren erabakiak baldintzatzeko oposizio tinkorik ez mantentzea. Jarduteko modu honek, alde batetik, mobilizazioetara batzeko erabakia zaildu egiten du; erreibindikazioekin bat datorren jendea jarrera hartzera behartzen baitu. Eta bestetik, UPV/EHUko gobernu taldea oso posizio erosoan kokatzen du; sindikatuok, bananduta, indarra galtzen baitugu konfrontazio eraginkor bati heldu eta benetan interesatzen zaiguna defendatzeko: UPV/EHUko langileen lan-baldintzen eta eskubideen babesa.


Batasun sindikal honetatik, berriro ere, LAB eta STEILAS sindikatuei dei egiten diegu helburu komunaren alde indarrak batu ditzaten, edo, bestela, negoziazio mahaiak utz ditzaten. Gaur egun gauden egoeran, errektoretza taldea mahaiak erabiltzen ari da erabakiak zuritu eta legitimatzeko; atzo bertan 2023ko lan egutegiaren “negoziazioa”rekin gertatu bezala. UPV/EHUko pertsonalak sindikatu guztion ekimen bateratua behar du, plantillaren eskubideen murrizketei aurre egin eta hartzen ari diren erabakiak baldintzatze aldera.

 

Intersindikal honetatik jarraituko dugu lanean, presio tresna gisa negoziazio mahietatik kanpo mantenduko gara eta mobilizazio dinamika bultzatzen segituko dugu.

 

Datozen mobilizazioen egutegia honako hau duzue:

  • Vitoria-Gasteiz: Abenduaren 13ko goizeko 11:00etan, Farmazia Fakultateko atzeko atean. 
  • Donostia: Abenduaren 14ko goizeko 11:00etan, Barriola gelategian.

 


 

 

 

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina