2023(e)ko abenduaren 13(a), asteazkena

EPIPF ALDATZEKO ESKATZEN DIOGU GOBERNUARI

EPIPF ALDATZEKO ESKATZEN DIOGU GOBERNUARI

 CCOOk Gobernu berriari EPIPFa aldatzeko eskatu dio, deialdien (estatukoak, autonomia-erkidegoetakoak eta unibertsitateetakoak) artean soldata-alderik egon ez dadin, soldata-eskala bikoitza saihesteko.

 Bere garaian ohartarazi genuenez, Euskadin, Eusko Jaurlaritzaren eta UPV/EHUren berezko deialdietatik datozen doktoratu aurreko langileen soldatak atzean geratzen ari dira Estatuko deialdietatik datorrenaren aldean, eta soldata-arrakala sortzen ari da. Bere garaian ohartarazi genuen UPV/EHUk eta Eusko Jaurlaritzak lehenbailehen jardun behar zutela eten hori denboraren poderioz areagotu ez zedin, baina oraingoz, ez digute jaramonik egin. [1]


Duela gutxi, Zientzia, Berrikuntza eta Unibertsitate Ministerioak kontratuen gutxieneko soldata % 7,1 igo dela jakinarazi du, bere deialdien tesia egiteko. Iazko igoera kontuan hartzen badugu, igoera hori % 15etik gorakoa da, Ministerioaren beraren zifren arabera. 

CCOOk positibotzat jo du gure ikertzaile gazteenen lan-baldintzak duintzeko urratsak ematea. Hala ere, autonomia-erkidegoen eta unibertsitateen mendeko doktoratu aurreko kontratuen deialdiek zorrotz aplikatzen dituzte EPIPFn jasotako kopuruak. Hau da, ordainsariek % 56koa izaten jarraitzen dute lehen bi urteetan, % 60koa hirugarrenean eta % 75ekoa laugarrenean, erreferentziazko hitzarmen kolektiboko figura baliokidearen soldatari dagokionez. Beraz, alde nabarmenak eta sakoneko soldata-arrakala sortzen hasi dira.

Horregatik, CCOOk Zientzia, Berrikuntza eta Unibertsitate Ministerioari eskatzen dio EPIPFren aldaketaren buru izan dadila, abiapuntuko soldata-hobekuntza hori jaso dezan, talentua atxikitzeko eta doktoratu aurreko langile guztien lan-baldintzak duintzeko.

Era berean, joan den abenduaren 11ko negoziazio-batzordean, irakasle eta ikertzaileen errektoreordeari jakinarazi genion premiazkoa zela Estatuko deialdietan aplikatzen ari diren ehuneko berberak eguneratzea eta erabiltzea. 

 
CCOO, ikerketaren alde!EAEko eta Estatuko I+G+b arloan lan duinak egiteko
 
Atzera pausu bat ere ez!
AFILIATU! KOMENI ZAIZU
Gaur egun Euskadin lan egiten duzu, eta bihar? CCOOk nahi duen tokian zaudela defendatuko zaitu.

94 601 2437
ccooupv-bi@ehu.eus

 

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina