2024(e)ko martxoaren 7(a), osteguna

EMAKUMEON BIZITZA HOBETZEKO

EMAKUMEON BIZITZA HOBETZEKO

CCOO sindikatu feminista da eta bere konpromiso irmoa agertzen du emakume langileen lan diskriminazioaren aurkako borrokan, horren era guztietan baita emakumeon bizi baldintzak hobetuko dituzten proposamenak negoziatzen jarraitzekoa.

 Ezer baino lehen, eta UPV/EHUri dagokionez:

CCOOtik UPV/EHUren IV. Berdintasun Plana egiten parte hartzera animatu nahi zaitugu!

CCOO aktiboki parte hartzen ari da IV. Berdintasun Plana egiteko prozesuan. Berdintasun Zuzendaritzak bere proposamena bertan behera uztea lortu dugu. Proposamen hori aurreko Planaren kopia bat besterik ez zen, indarreko araudia betetzen ez zuena eta ekintza exekutagarriak eta egiaztagarriak proposatzen ez zituena.

Halaber, UPV/EHUko egungo egoerari buruzko diagnostikoak eta ordainsarien auditoretza legez eskatutakoaren arabera osatzeko eskatu dugu.

Berdintasun-planei buruzko araudi berriari esker, nahitaezkoa da langileen ordezkariekin negoziatzea. Horrek aukera emango digu langileen interesak benetan presente egongo diren plan bat izateko.

Plan erabilgarri bat nahi dugu, asmo handikoa, helburu eta neurri kuantifikagarriekin, gauzatzeko aurrekontu egokiarekin eta betetzen dela monitorizatzeko tresnekin.

Planik onena lortzeko, zuen lankidetza behar dugu, zuen proposamenak, iradokizunak, ideiak eta kezkak CCOOrekin partekatzea behar dugu. Plan partizipatua eta partekatua. Bidali zure iradokizunak ccooupv-bi@ehu.eus helbidera.

Eta, oro har, honako hau esaten dugu:

 

Feminismoa gizarte eraldaketaren eragile nagusia izatean ari da, eta hori dela eta eman da gizarteko alderdi erreakzionarioenen gaitzespena, baina mugimenduaren atzean 40 urte baino gehiagoko emakumeon borroka historikoa dago. Etengabeko borrokak, konpromisoz beteak eta arriskutsuak baina diskriminazioekin bukatzen joateak ematen duen pozarekin, bizi baldintza duinen alde eginez, sormen, sororitate eta alaitasunez. Eremu guztietan eman dira borroka hauek, eta lan esparrua ez da txikia izan. Emakumeok independentzia ekonomikoa beharrezkoa dugu autonomoak izan eta beste inoren menpe ez egoteko. Soldatapeko lana izan da autonomia iturri horietako bat eta enplegurako sarbidea, sustapen profesionala, erantzunkidetasuna, soldata berdintasuna edo indarkeriaren amaiera borrokakhelburu sindikalak dira. Horregatik CCOOtik feminismo sindikala aldarrikatzen dugu, gainontzeko sindikalismoekin batera oraindik ere badirauen matxismoari aurre egiteko balio baitu, feminismoa esparru guztietara zabaldu behar dugu.
 
Lanbide Arteko Gutxieneko Soldataren igoera Feminismoa da

Lanbide Arteko Gutxieneko Soldataren igoera Feminismoa da
 
Soldata arrakala murriztea Feminismoa da
 
Lan erreforma Feminismoa da
 
Pentsioen erreforma Feminismoa da
 
Berdintasun planak negoziatzea Feminismoa da
 
Sexu jazarpenaren aurkako borroka Feminismoa da
 

Baina feminismo baita ere da, lanerako sarbidean genero estereotipoak haustea, galdera sexistak ekiditea, lanaldiaren murrizketaren penalizazioarekin bukatzea, hileroko ezgaitzaleetarako baimenak lortzea, lanaldiaren malgutasuna lortzea, homofobiaren aurkako sentsibilizazioa, lanaldia , ordainsari-erregistroak egitea soldata osagarrien joerak ikusteko, lanpostuen balorazioa historikoki eskatutako baina ez aitortuta eta ez ordainduta dauden gaitasun eta trebetasun femeninoen arabera, emakumeon gorputz eta errealitatearekin bat datorren lan arriskuen prebentzioa ezartzea.

Hau guztia eta askoz ere gehiago Feminismoa da. Afiliazioa mugimendu feministaren deialdi ezberdinekin bat egitera animatzen dugu.Gure konpromisoa berresten dugu Feminismo Sindikalarekin , emakumeak autonomoago, zoriontsuago eta askeago egingo baititu.


Manifestazioak:


Bilbo: 19:00etan Jesusen Bihotza

Gasteiz: 18:00etan San Anton

Donostia: 18:30ean Antiguoko Tunela


Dokumentazioa:
Hemen duzu gure manifestua
   

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina