2024(e)ko martxoaren 19(a), asteartea

AHAIDEEN ETA BIZIKIDEEN OSPITALERATZEAGATIKO BAIMENA

AHAIDEEN ETA BIZIKIDEEN OSPITALERATZEAGATIKO BAIMENA

 

EPOEren 48. artikuluak ezartzen du zenbat baimen-egun izango dituzten langile publikoek, ahaideen edo bizikideen istripu edo gaixotasun larriengatik, ospitaleratzeagatik edo ospitaleratzerik gabeko ebakuntza kirurgikoagatik, 5 edo 4 egunekoak izan daitezkeenak, ahaidetasun-mailaren arabera.

 

Joan den astean jakinarazi genizuen bezala CCOOk lortu zuela UPV/EHUk onartzea edoskitze-baimena eta seme-alabak zaintzeko eszedentzia bateragarriak direla, orain, senideen eta bizikideen ospitaleratzeagatiko baimenari dagokionez egin ditugun aurrerapenen berri ematen dizugu.

 

Egoera:
UPV/EHUk, ohi bezala, baimen horren interpretazio murriztailea egin du, eta egun horiek jarraian hartu behar zirela adierazi du.
Hala ere, jurisprudentziak aspalditik onartu du egun horiek zatika hartzeko aukera, uste baitu baimenaren helburua betetzea errazten dela, hau da, ahaideak edo ahultasun-egoeran bizi direnak artatzea eta zaintzea.

 

Gure ekintza sindikala:
Berdintasunerako Batzorde Intersektorialean behin eta berriz eskatu diogu administrazioari langileen eskubideen interpretazio kaltegarri hori amaitzeko. Horri esker, CCOOk lortu du UPV/EHUko Kontziliazio Gidan berariaz jasotzea baimenaren erabileraren interpretazio hau:

"Ospitaleratze kasuetan, ez da ezinbestekoa egunak elkarren segidakoak izatea, baina ezingo da erabili ospitaleko alta eman eta 15 egun igaro ondoren. "

Era berean, nabarmendu nahi dugu baimen horren egunak egun baliodunei dagozkiela, eta, beraz, ez dituztela asteburuak eta jaiegunak zenbatu behar.


Gure balorazioa:
Asko kostatu bazaigu ere, pozten gara administrazioak sindikatu honen eskakizuna entzun eta aintzat hartu izanaz.
Uste dugu zailtasun handiko uneetan, edo batzuetan kritikoetan, malgutasun handiagoa izatea oso aurrerapauso garrantzitsua dela bizitza pertsonala, familia eta lana uztartzeari dagokionez. Horrela, CCOOk berriro lortu du pertsonak eta zaintzak erdigunean jartzea, eta hori guztiz lehentasunezkoa da sindikatu honentzat.
UPV/EHUri eskatzen diogu gai honetan inplikatuta dauden zerbitzuei berehala helaraz diezaiela baimen horien interpretazio berria, webgunean argitaratutako informazioa eta eskaera-inprimakiak zuzen ditzala, inor ez dadin geratu bere eskubideak baliatu gabe.
Gure aldetik, UPV/EHUko langileen alde lan egiten jarraituko dugu, oinarrizko legerian jasotako baimen eta eskubide guztiak gauzatzeko eta gure hauteskunde-programan aldarrikatzen ditugun eskubide berriak lortzen jarraitzeko.

 

CCOO UPV/EHUko langileen defentsan!AFILIATU CCOO: ONDO DATORKIZU!!
 
94 601 2437
ccooupv-bi@ehu.eus

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina