2024(e)ko martxoaren 1(a), ostirala

AINTZINAKO BEKEN GIZARTE SEGURANTZAKO KOTIZAZIOA

AINTZINAKO BEKEN GIZARTE SEGURANTZAKO KOTIZAZIOA



Martxoaren 16ko 2/2023 Errege Lege Dekretuak, "de medidas urgentes para la ampliación de derechos de los pensionistas, la reducción de la brecha de género y el establecimiento de un nuevo marco de sostenibilidad del sistema público de pensiones", berrikuntza garrantzitsu bat aurkeztu zuen, prestakuntza-programetan sartutako prestakuntza-praktikak edo kanpoko praktika akademikoak egiten dituzten ikasleak, Gizarte Segurantzaren sisteman sartzea arautu baitzuen.


CCOOren aldarrikapen historikoa zen, ikasleen praktikei barme juridikoa emateko eta haien lan-eskubideak bermatzeko.

Araudi horren alderdi garrantzitsu bat da indarrean jarri aurretik egoera horretan egon diren pertsonek, erregularizatu ahal izatea.

"Bekadun ohiak" izenez ezagutzen direnak dira, lehenago ere jakinarazi genizuena. [1]



Bekaz beka berrogei urte bete arte:

UPV/EHUn, urte askotan, "beka faltsuak" erabili ziren, prekarietate-baldintzetan eta saldoaren kostuan egindako lana, estaltzeko. Zenbait urteetan, "gazte eta ilusio handiko urte zoragarri horiek”, "bekadun faltsuek", ez zuten Gizarte Segurantzan kotizatzen, eta, beraz, ez zuten behar besteko babesik gaixotasunagatiko, amatasunagatiko, ezintasunagatiko, eta abarrengatiko bajen aurrean, eta, gainera, ez zitzaizkien aplikatzen Hitzarmen Kolektiboen bermeak eta oinarrizko lan-araudia. Hala nola, garatutako eginkizunekin bat zetozen ordainsariak, sustapen profesionala, bidegabeko lanpostu-uzteen aurreko bermeak, lan-osasuna, antzinatasuna, oporrak eta abar.

Bekadun munduko linboan zeuden. Oso gazte kualifikatuak, ikasketa-espedienterik onenak zituztenak, urte asko eman zituzten UPV/EHUn lan egiten “beka faltsu” baten truke. Beka horiek, egindako lanagatik, kopuru irrigarri batzuk besterik ez ziren, ikerketa- eta kudeaketa-jarduerei buruzkoak izan zitezkeenak, eta baliteke bati baino gehiagori klaseak ematen jartzea.

Arazoa da aintzinako bekak jaso zituztenak, zaharragoak egin direla, eta ez dute denborarik erretiro duina lortzeko behar den adina denbora kotizatzeko.

Horregatik, beharrezkoa eta premiazkoa da Lan Bizitzaren Ziurtagiriaren aldi huts horiek konpentsatzeko neurriak hartzea. Hala nola, 2/2023 LEDaren aurreikuspena, Gizarte Segurantzarekin hitzarmen berezi bat sinatzea ahalbidetzen duena, behin bakarrik, arau hau indarrean jarri aurretik egindako prestakuntza-aldiengatiko edo lanekoak ez diren praktikak eta praktika akademikoak egiteagatiko kotizazioa zenbatu ahal izateko.

Horrela, "bekadun" izateko prestakuntza-aldiak kotizatutakotzat har daitezke, gehienez ere bost urtera arte, eta argitzen du hitzarmen berezia doktoratu aurreko ikerketako bekadunek sinatu ahal izango dutela Prestatzen ari diren Ikertzaileen Estatutua onartzen duen urtarrilaren 27ko 63/2006 Errege Dekretua onartu aurretik.

Gogorarazi behar da prestakuntza-programetan parte hartzen duten pertsonak Gizarte Segurantzako Erregimen Orokorrean sartzeko baldintzak arautzen dituen urriaren 24ko 1493/2011 Errege Dekretuak, Gizarte Segurantzako sistema eguneratzeari, egokitzeari eta modernizatzeari buruzko abuztuaren 1eko 27/2011 Legearen hirugarren xedapen gehigarrian aurreikusitakoa garatuz, beka-aldiak erregularizatzea ahalbidetu zuela, baina soilik 2 urtera arte. 

2/2023 Errege Lege Dekretuak aukera ematen du erregularizatzeko aldi hori 5 urtera luzatzeko, hau da, beste 3 urte gehitzeko.


Gaur egun, Gizarte Segurantzarekin hitzarmen berezi bat sinatzea arautzen duen agindu-proiektua egiten ari da, Gizarte Segurantzaren Lege Orokorraren testu bateginaren berrogeita hamabigarren xedapen gehigarrian araututako prestakuntza-praktikaldiengatiko eta kanpoko praktika akademikoengatiko kotizazioa zenbatzeko (urriaren 30eko 8/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onartu zen testu bategin hori).

2/2023 Legegintzako Errege Dekretua indarrean jarri aurretik prestakuntza-programetan sartutako kanpoko praktikak eta praktika akademikoak egin zituzten ikasleak Gizarte Segurantzaren sisteman sartzea arautzea du helburu.


CCOO, agente aktiboa da araudia hobetzeko


CCOOk hainbat alegazio egin dizkio ministro-agindu honi, honako gai hauei buruz:

  • Ikerketako bekadunaren estatutua onartu zuen urriaren 24ko 1326/2003 Errege Dekretuaren aurretik ikerkuntzako prestakuntza-programak garatu zituzten pertsonen kolektiboa sartzea, eta erregularizatu daitekeen 5 urteko epea ez mugatzea.

  • Eskaera egiteko epea 2032/12/31ra arte luzatzea, hitzarmen berezi hau sinatzeak dakartzan kostuak errazago onartzeko eta ordaindu beharreko kuotak zatikatzeko.

Azken batean, hitzarmen hau sinatzeko aukera erraztu eta malgutu nahi da, erretiro-pentsioa kalkulatzeko beka gisa lan egindako aldi errealak kontuan hartu ahal izateko.

CCOOren ustez, garrantzi handiko gaia da; izan ere, "beka faltsuen" formularen bidez lan-kontraturik gabe urteak eman dituzten langileen kolektiboa oso handia eta garrantzitsua da.

Araudia oraindik prestatzen ari dira, eta garrantzitsua da CCOOk araudia hobetzen parte hartu ahal izatea.

CCOOk Agindu Proiektu honi dagokionez gertatzen ari diren berritasunen berri emango dizu. Eragindako pertsona bazara, zoaz zure kalkuluak egitera, eta, unea iristen denean, aukera hori kontuan hartzea komeni bazaizu eta Gizarte Segurantzarekiko Hitzarmena izapidetzeko aholkularitza behar baduzu, gurekin harremanetan jarri ahal izango zara.

 

CCOO UPV/EHUko langileen defentsan!AFILIATU CCOO: ONDO DATORKIZU!!
 
94 601 2437
ccooupv-bi@ehu.eus

 

 

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina