2024(e)ko apirilaren 29(a), astelehena

ZER EGIN ASTEAZKEN JAIEGUN BATEAN?

ZER EGIN ASTEAZKEN JAIEGUN BATEAN?

 

Eskertzekoa da astearen erdian asteazken jaiegun bat izatea, eta oraingoan CCOOk plan bat eskaintzen dizue. Egun honi etekina atera diezaiozun eta zure lankideekin batera zure lan-eskubideak eta lan-baldintzak aldarrikatzeko jardunaldi alai bat pasatzera etor zaitezen animatzen zaitugu. Ez dago plan hoberik!

 

  • Bilbo 11:30 Jesusen Bihotza (Gran Vía 79)
  • Donostia 12:00 Alderdi Eder
  • Vitoria-Gasteiz 12:00 Virgen Blanca






Aurtengo leloa honako hau da:


Enpleguaren alde: lanaldi gutxiago, soldata hobeak.


Eskubideak berreskuratzeko eta konkistatzeko ziklo baten aurrean gaude, eta CCOO horien parte aktiboa da eta izaten jarraituko du. Baina, orain arte irabazitakoa defendatzeko eta lan- eta gizarte-erronka berriei heltzen jarraitzeko, langileok maiatzaren 1ean deitutako aldarrikapen-manifestazioetara joko dugu. 

Lan-kontratua babestea dagokigu, enpresa-marjinak banatzea, enplegua eta soldatak hobetzen jarraitzea, lanaldia murriztea, kontziliazioan aurrera egitea. Zaintza-estrategia indartsu bat hedatzeko unea da, zerbitzu publiko guztiak eta herritarrei arreta emateko zerbitzuak berreskuratzearen esparruan.

Azken batean, langile klasea zaintzea tokatzen da!


Hona hemen 1Mri buruzko informaziorako estekak:


Gazeta Sindikalaren 1M zenbaki berezia

Apirileko Biltzar aldizkariaren alea



iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina