CCOOk zientziaren arloan elkarrizketa sozialerako mahai bat eratzea eskatu du
Unai
Sordo CCOOko idazkari nagusiak eskutitz bat bidali dio Pedro Duque
Zientzia eta Berrikuntza ministroari, eta, bertan, elkarrizketa-mahai
bat eskatu dio Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Legearen
aurreproiektuari heltzeko, haren garapena Espainian indarrean dagoen
lan-harremanen esparrura egokitzen dela bermatzeko.
CCOOri aurreproiektuaren testurik igorri ez zaion arren, sindikatuak eskura izan dituen zirriborroek zalantza handiak sortzen dituzte proposatutako aldaketetako baten egokitasunari eta gure lan-harremanen esparruan bideragarritasunari buruz.
Unai Sordoren iritziz, “No parece razonable que la participación sindical quede relegada al cumplimiento de las obligaciones legales de información pública, máxime cuando la propuesta tiene una clara afectación en materia de derechos laborales y siendo CCOO el sindicato más representativo”.
Unai Sordoren eskutitzarekin batera, Zientziaren Legearen aldaketari buruzko CCOOren iruzkinak jasotzen dituen dokumentu bat bidali dute.
Azken batean, zientziaren legea aldatzen ari da, eta, aldi berean, alderdi sozialari negoziazioa lapurtzen ari zaio. Funtsezko negoziazioa, are gehiago ikertzaileen egungo egoerarekin eta haien lan-baldintzak hobetzeko premia larriarekin.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina