2021(e)ko martxoaren 16(a), asteartea

Eta txertoak noizko?

Eta txertoak noizko?



Unibertsitateko komunitatea aspalditik ari da galdera hori egiten.


COVID-19ren aurkako txertaketa-estrategia, Espainian, biztanle-taldeak eta txertaketa-ordena zehaztea da. Estrategia horren xehetasun guztiak dauzkazue Lurralde arteko Kontseiluaren txertaketa-estrategiaren laugarren eguneratzean.

Hurrengo koadroan, aurreko dokumentutik ateratako laburpen bat ikus dezakezue. Hala ere, Astra Zenecaren txertoen erabilera gutxienez 15 egunez etenda, aurreikusitako datak atzeratuko dira, zalantzarik gabe:
 




Koadroari erreparatzen badiozue, ez dituzue inon aurkituko unibertsitateetako irakasleak eta langileak. Zehazki, 6. taldean agertzen dira gizartearentzat funtsezko funtzioa duten jarduneko kolektiboak. Unibertsitateko langileak, ordea, ez!!!



EHUko CCOOko sindikatu-ataletik honako hau adierazi nahi dugu:

  • Unibertsitateko hezkuntza funtsezkoa da gizartearentzat.
  • IIPen artean gaixotasuna hartzeko arriskua, gutxienez, bigarren hezkuntzako ikaskideen berdina da, eta are handiagoa kasu batzuetan. Irakasle batzuek 100 ikasle baino gehiago dituzte gelako, eta AZPko langile batzuk ere arrisku handian daude, beren lanpostuaren ezaugarriengatik.
  • Irakasle/ikasle ratioak handiagoak dira unibertsitatean bigarren hezkuntzan baino.
  • Unibertsitateko ikasleek bigarren hezkuntzako ikasleek baino "gizarte-bizitza" handiagoa dute.
  • Unibertsitate-zentroek biztanle gehiago dituzte bigarren hezkuntzako zentroek baino.
  • UPV/EHUn egiten ari den jarduera presentziala da.



Horregatik guztiagatik, CCOO maila guztietan ari da lanean (EHUn eta autonomia-erkidegoan eta estatuan) unibertsitateko langileak (AZP eta irakasle eta ikertzaileak) txertaketa-estrategiaren 6. taldean sar daitezen.


 

 

 

 

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina