2022(e)ko azaroaren 23(a), asteazkena

25N: SEXU-JAZARPENIK GABEKO LANPOSTUAK

25N: SEXU-JAZARPENIK GABEKO LANPOSTUAK

 

Azaroaren 25ean, Emakumeen aurkako Indarkeria Ezabatzeko Nazioarteko Egunean, CCOOk bat egin zuen feminismoaren oihu globalarekin, indarkeria matxistak desagerrarazteko, eta ultraeskuindar ukatzailearen mehatxuen aurrean jarri ginen.

 

Gainera, aurten, CCOOk indarkeria matxisten aurkako borrokarekin duen konpromisoak CCOOren Sexu Jazarpenaren eta Sexuagatiko Jazarpenaren Behatokia sortzera eraman du sindikatua, eta horren berri eman genizuen joan den astean [1]. Ekimen aitzindaria da, eta emakume langileentzako leiho izango da indarkeria matxista mota hori jasaten ari direla salatzeko, eta, horrela, lagunduta senti daitezkeela, norbaitek entzuten dituela ikusteko eta nola jokatu behar duten jakiteko.

 

CCOOk bat egiten du mugimendu feministak sustatutako mobilizazioekin, eta ordu eta leku hauek eskaintzen dizkizugu:

  • Bilbao: 19:00 Jesusen Bihotzetik
  • Donostia: 19:00 Bulebarretik
  • Gasteiz: 19:00 San Anton Plazatik


Eta borroka egun hau dela eta, CCOOren lanaren ondorioz sortutako material interesgarria eskaintzen dizuegu:



iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina