2022(e)ko azaroaren 18(a), ostirala

GOBERNU KONTSEILUAREN ERABAKIAREN AURKAKO ERREKURTSOA IRAGARRI DU CCOOk

 CCOOk GOBERNU KONTSEILUAREN ERABAKIAREN AURKAKO ERREKURTSOA IRAGARRI DU

Joan den ostiralean, azaroaren 11n, CCOOk administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri zuen UPV/EHUko giza baliabideak arrazionalizatzeko planari buruz UPV/EHUko Gobernu Kontseiluak 2022ko urriaren 20an hartutako erabakiaren aurka.

Hasieratik esan genizuen bezala, UPV/EHUk akordioak salatu zituenean [1], CCOO sindikatua baliabide guztiak jartzen ari da harrapaketa hori gelditzeko. 2015ean lortu genuen, CCOOk irabazitako epai baten ondorioz kalte-ordainak berreskuratu zirenean, eta orain berriro egingo dugu.

Denbora honetan guztian salatu dogu Errektoretza taldearen negoziazino fede txarra [2] eta eginahalak egin doguz, negoziazino bidez, aldebakarreko jokabide inposatzaile eta iruzurti hau bideratzeko [3]. Errektoreak negoziatzeko borondaterik ez duenez, batasun sindikala bultzatu dugu [4], helburu komunak lortzeko ezinbesteko tresna, nahiz eta zenbaitek ez dioten hainbesteko baliorik ematen. Negoziazio mahai guztietatik altxatu gara eta langileak mobilizatu ditugu [5]. CCOO sindikatuaren berezko presio-kanpainak jarri ditugu abian, auzitegietan zure eskubideak erreklamatu ahal izango dituzula bermatuz [6], Aldezleri babesa eskatuz [7] edo errektoreari horretarako ezarritako komunikazio-kanalen bidez azalpenak eskatuz [8]. 

Puntu honetara iritsita, eta sindikatuen batasunaren presioari esker deitu zitzaigun ezohiko bileraren ondoren, azaroaren 16an, asteazkenean, egiaztatu ahal izan dugu errektoretza-talde hau tematuta dagoela lortzea hainbeste kostatu zaigun eta negoziazio kolektiboa arbuiatzen jarraitzen duen lan-eskubideak eta lan-baldintzak zapaltzen.  

Badirudi, oraingoz, bide judiziala baino ez zaigula geratzen, eta CCOOtik lehen urratsa eman dugu. Edonola ere, sindikatu honek lehentasuna ematen dio negoziazio-bideari, eta, horregatik, beste dei bat egiten diogu errektoretza-taldeari berriro ere negoziatzera eser dadin, eta abiapuntu gisa 2015eko erretiro-akordioak ezartzen ditugu, sindikatu honek zilegitzat jotzen dituenak.


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina