2023(e)ko urtarrilaren 25(a), asteazkena

ATZERAPENA SOLDATA PREDOKEN IGOERAN

ATZERAPENA SOLDATA PREDOKEN IGOERAN 

Hilaren hasieran, doktoratu aurreko langileek 2023an jaso beharko luketen soldata-igoeraren berri eman genizuen [1]. Duela gutxi jakinarazi digute oraingoz ezinezkoa izango dela igoera horiek aplikatzea. 
Gure kezka ez dugu ezkutatzen, jakin baitugu urtarrilaren hasieran UPV/EHU oraindik izapidetzen ari zela Eusko Jaurlaritzari dagokion baimen-eskaera, 2021eko abenduko akordioan ezarritako soldata-igoera aplikatu ahal izateko. Soldata-igoera hori irakasle atxikien soldataren % 95i dagokio, eta 2023an aplikatzen hasi beharko litzateke. Eusko Jaurlaritzaren baimena beharrezkoa da aldez aurretik, eta baimena izan arte ezin izango da soldata-igoera aplikatu.

Espero dugu errektoretza-taldeak sinatutako akordioak betetzea, egoera lehenbailehen konpontzea eta erretiro-akordioekin bezala ez jardutea.

Nolanahi ere, eta gaia lehenbailehen argituko delakoan, esan digute posible dela igoera hori langile guztientzat aurreikusitako aurtengo % 2,5eko soldata-igoera ordaintzearekin batera aplikatzea, eta, tradizio txarrean, ia udara arte atzeratu ohi dela. Ulertzen dugu, nolanahi ere, doktoratu aurreko kolektiboari soldata-igoera teknikoki aplikatzeak nolabaiteko konplexutasuna dakarrela; izan ere, langile horiek soldata desberdinak kobratzen dituzte kontratu-urtearen arabera, berritze-dataren arabera, eta, gainera, kontratuak eten eta luzatu zaizkie. Ez da lan erraza, eta kolektibo handia da, baina langile horiek garaiz eta behar bezala kobratu behar dute adostutakoa. 
OHARRA: Diru-kopuruak ordaindu aurretik kontratua amaitzen baduzu, adi egon eta erreklamazioa egin beharko duzu.
  Horri buruzko informazioa emateko eskatzen diogu errektoretza-taldeari, eta hitzartutakoa betetzeko exijitzen diogu. Erne egongo gara. 

CCOO, ikerketaren alde!EAEko eta Estatuko I+G+b arloan lan duinak egiteko
 
Atzera pausu bat ere ez!
AFILIATU! KOMENI ZAIZU
Gaur egun Euskadin lan egiten duzu, eta bihar? CCOOk nahi duen tokian zaudela defendatuko zaitu.

94 601 2437
ccooupv-bi@ehu.eus




iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina