2025(e)ko azaroaren 5(a), asteazkena

SEGURTASUN FALTA GIZARTE ETA KOMUNIKAZIO ZIENTZIEN FAKULTATEAN

SEGURTASUN FALTA GIZARTE ETA KOMUNIKAZIO ZIENTZIEN FAKULTATEAN

CCOOk Prebentzio Zerbitzuaren esku-hartzea exijitzen du Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateko segurtasun ezaren giro orokortuaren aurrean

CCOO sindikatutik unibertsitate-komunitate osoari jakinarazi nahi diogu Leioako Campuseko Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatean TEKAZELek zein IIPek jasaten duten laneko segurtasun- eta osasun-baldintzen narriadura larri eta luzea geldiarazteko abian jarri ditugun ekintzen berri.

Irakasleen aurkako jazarpen- eta seinalatze-gertakariak zentro honetako langileek urtetan jasan duten arazo kroniko baten adierazpenik nabarmenena baino ez dira. Egoera iritsi da puntu batera non beldurra, antsietatea eta etsaitasuna arrisku psikosozial normalizatu bihurtu diren, eta hori, sindikatu gisa, ezin dugu eta ez dugu onartuko.

Denbora gehiegiz, fakultate honetako langileek hainbat gertakarirekin bizi behar izan dute, pintadak eta okupazioak, ateak su-itzalgailuekin haustea bezalako bandalismo-ekintzak, eta iraganean TEKAZELeko langileei lesioak eragin zizkieten eraso fisikoak ere. Gorakada horrek lan-giro jasanezina sortu du, non langileak beldurrez joaten diren lanera eta autoprotekziorako "protokolo" informalak garatu dituzten, hala nola beren bulegoetan giltzapetzea.

Horregatik guztiagatik, CCOO sindikatutik egoera jasanezin hau Segurtasun eta Osasun Batzordera eraman dugu, eta bertan, joan den urriaren 31ko saioan, formalki UPV/EHUko Prebentzio Zerbitzuaren premiazko esku-hartzea eskatu dugu. Gure eskakizuna argia da:

  1. Zentroko langile guztiek (TEKAZEL eta IIP) jasaten dituzten arrisku psikosozialen eta segurtasun fisikoaren ebaluazio sakona egitea.
  2. Azterketa horretatik abiatuta, arriskua jatorrian ezabatzeko prebentzio-neurri eraginkorren plan bat egin eta ezartzea, Laneko Arriskuen Prebentzioari buruzko Legeak eskatzen duen bezala.

Lan-ingurune segurua eta indarkeriarik gabekoa bermatzearen ardura Unibertsitatea zuzentzen duenarena da. Ezin da onartu ikasleen talde txiki batekiko gelditasunak edo permisibitateak —ikasle horiek ez baitituzte zentro honetako ikasleak ordezkatzen, baina pertsonen, ekipamenduen eta altzarien aurkako indarkeriaren erabilera justifikatzen duten kausen defendatzaile bihurtzen dira— lantoki bat leku etsai bihurtzea.

CCOO sindikatutik erne egongo gara esku-hartze hori egoerak eskatzen duen seriotasun eta azkartasunarekin egin dadin. Ez da eztabaida ideologikoa, guztion lan-osasun eta duintasun kontua da.

 

 ¡CCOO, UPV/EHUko langileen defentsan!

AFILIA ZAITEZ a CCOO: ONDO DATORKIZU
94 601 2437
ccooupv-bi@ehu.eus

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina