2026(e)ko urtarrilaren 23(a), ostirala

"ErreklamaTU”: KUDEAKETAKO KAOSAREN BESTE SINTOMA BAT

"ErreklamaTU”: Kudeaketako kaosaren beste sintoma bat UPV/EHUN

Berriro ere, informatzeko eta langileei ohartarazteko beharrean gaude, UPV/EHUko kudeaketa-kaosean bermerik gabeko beste adabaki arriskutsu baten aurrean baitgaude.

UPV/EHUko kudeaketaren norabide galduak muga berri bat gainditu du. Ikasleen eta Gizarte Konpromisoaren arloko Errektoretzaordeak "ErreklamaTU" kanpaina abiarazi du, ikastetxeetan roll-up-ak jarriz unibertsitate-komunitate osoari (ikasleak, PDI eta PTGAS) erreklamazioak egitera gonbidatzeko, baita modu anonimoan ere, QR kodeen bidez.

CCOOtik langileei ohartarazteko beharrean gaude burutazio berri honek dituen arriskuez, eta errektore-taldearen koordinazio eta serietasun falta erabatekoa salatzen dugu.

1. Bermerik eta prozedura juridikorik gabeko kanala

"ErreklamaTU" ekimena honako hau azaldu gabe abiarazi da:

  • Norbaitek jasotzen al ditu kexa horiek?
  • Zer prozedura jarraitzen da horiek izapidetzeko?
  • Zer konfidentzialtasun-berme eta datu-babes daude benetan?
  • Nola kudeatzen dira salaketa anonimoak, defentsa-gabezia sustatzen dutenak?


Langileak kanal informal bat erabiltzera bultzatzea, langileen gaineko eskumenik ez
duen Errektoretzaorde batek kudeatua (IIP edo TEKAZEL), arduragabekeria bat da.  

Ez diogu gomendatzen inongo langileri bide hori erabiltzea lan-gaietarako edo gatazka serioetarako, ez baitu prozedura administratibo arautu baten gutxieneko bermerik.

2. CCOOrekin hartutako konpromisoak nabarmen ez betetzea

Larriena da ekimen honek zuzenean kontra egiten diola CCOOk Idazkaritza Nagusiarekin hilabeteetan egindako lanari:

  • 2025eko uztailean, CCOOk txosten xehatu bat aurkeztu zuen kanal-sakabanaketa (Aldezle, Berdintasuna, Iruzurraren aurkakoa, Bizikidetza...) eta langileentzat dakarren labirinto administratiboa salatzeko.
  • Leihatila Bakar profesional, bermedun eta koordinatua sortzea proposatu genuen.
Gomendatutako irakurketa: [KANAL GEHIAGO, DESORIENTAZIO BERA]

Idazkaritza Nagusiak arazoa onartu zuen eta irtenbide integral baten alde lan egiteko konpromisoa hartu zuen.

Hemen duzu CCOOk Idazkaritza Nagusiari helarazi zion proposamena:
Ikusi proposamena

Sei hilabete geroago, egiturazko konponbide horren ordez, beste Errektoretzaorde batek, bere kabuz, kanal inprobisatu berri bat ("ErreklamaTU") abiarazi du, ustez konpondu behar zen nahasmena eta sakabanaketa areagotuz.

3. Nor da nagusi hemen? Kudeaketa eta koordinazio falta

Gertakari honek kudeaketa kaotiko eta konpartimentatua agerian uzten du. Badirudi Errektoretzan eskuineko eskuak ez dakiela zer egiten duen ezkerrekoak. Idazkaritza Nagusiak irtenbide serio bat negoziatzen duen bitartean (edo negoziatzen ari dela simulatu), Ikasleen Errektoretzaordeak edukirik gabeko publizitate-kanpainak egiten ditu.

Talde honen politikaren adibide ezin hobea da:

"Propaganda asko ('erreklamatzea zure eskubidea da'), kartel asko, baina egiturazko kudeaketarik ez."

4. Gure gomendioa: Zuhurtzia eta aholkularitza sindikala

CCOOtik tresna hau lan-gaietarako kentzea eta agindutako Leihatila Bakarra berehala ezartzea eskatzen dugu, baita LOSUk exijitzen duen eta oraindik existitzen ez den Zerbitzuen Ikuskaritza independentea sortzea ere.

Bitartean, langile guztiei gogorarazten dizuegu, edozein gatazka, kexa edo eskubide-urraketaren aurrean, kanalik seguruena ez dela korridore bateko QR anonimo bat, aholkularitza sindikala eta erregistro formala baizik.

Ez utzi zure eskubideak inprobisazioaren esku.

¡CCOO UPV/EHUko langileen defentsan!

AFILIATU zaitez CCOOra: INTERESATZEN ZAIZU

AFILIATU HEMEN
📞 94 601 2437 ✉️ ccooupvehu-bi@ehu.eus 🌐 Bisita ezazu gure Bloga

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina