2026(e)ko irailaren 4(a), ostirala

EPE IZAPIDETZEARI BURUZKO INFORMAZIOA

EPE IZAPIDETZEARI BURUZKO INFORMAZIOA

Zuen lasaitasunerako eta azken egunotan helarazi dizkiguzuen zalantza eta kezken aurrean, Hautaketa eta Hornikuntza zerbitzuari galdetu diogu, plataforman nahasmen handiena sortzen ari diren izen-ematearen alderdi praktikoak modu oso errazean argitzeko:

1. Eskabidearen baieztapena (Ez du sinadura elektronikorik behar!)

Eskabidea egiteko ez da sinadura elektronikorik behar. Hori ondo izapidetu duzun jakiteko benetan erabakigarria dena zure postontzian bi mezu elektroniko jaso dituzula egiaztatzea da: bata Gerenteordetzatik eta bestea noreplay-tik, dagokion eskalako izen-ematea ondo erregistratu dela baieztatuz. Bi mezu horiek jasotzen ez badituzu, jarri harremanetan berehala Hautaketa eta Hornikuntza atalarekin.

2. Galdera-ikurra (?)

Kontsultaren ondoan galdera-ikur bat ikusten baduzue, ez kezkatu. Ez du inolako errorerik adierazten; bere funtzio bakarra da, bertan klik eginez, zuen eskabidea zuzenean kontsultatzera sartu ahal izatea.

3. Abisuak posta elektronikoz eta banaketa-zerrendak

Eskala bakoitzeko banaketa-zerrenda espezifikoak sortuko dira, EPEari buruzko abisu eta berrikuntza guztiak zuzenean posta elektronikora irits dakizkizuen. Nolanahi ere, argitalpen ofizialei arreta handiz erreparatzea gomendatzen dizuegu, behar bezala informatuta zaudetela bermatzeko azken erantzukizuna zuetako bakoitzarena baita.

4. Nola mantendu aurreko azterketetako nota

Aurreko azterketako nota mantendu dezakezuenok eta hori egin nahi duzuenok, ez kezkatu formularioan ez baduzue laukitxo edo fitxa espezifikorik aurkitzen. Ez dago hori adierazteko fitxarik; nahikoa da azterketaren egunean ez aurkeztea, kalifikazio hori aplikatu eta gorde dakizuen.

5. Sartzeko zer titulazio deklaratu

Eskatutako sarbide-titulazioaren atalean, prozesuan parte hartzeko eskatzen den gutxienekoa betetzeko aukera ematen dizuen maila baxuagoko titulazioa alegatu. Duzuen titulaziorik altuenak hobe da gordetzea, bere garaian merezimendu gisa aurkezteko.

6. Merezimenduetarako epea

Ez kezkatu orain merezimenduengatik. Horiek aurkezteko eta egiaztatzeko epea oraindik ez dago aktibatuta; azterketak egin ondoren irekiko da, gainditutako pertsonen behin betiko zerrenda argitaratzen denean.

7. Ez igo dokumentaziorik Lan Poltsen fitxan

Mesedez, ez sartu dokumentaziorik lan-poltsen fitxan. Ez da hori egiteko une prozedurala, eta, ia ziurtasun osoz, hori ere ez da izango tramite horretarako ezarritako bidea.

Gure sindikatutik zuen esanetara jarraitzen dugu inskripzio-prozesuan sortzen zaizuen edozein arazo edo zalantza argitzeko.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina