2023-2024 EPE OINARRIAK FUNTZIONARIOAK ETA BARNE SUSTAPENA
Aurreikusita zegoen bezala, gaurko EHAAn, uztailaren 30ean, argitaratu dira 2023ko eta 2024ko EPE prozesuetako (funtzionarioak) oinarri orokorrak eta espezifikoak, barne-sustapena barne.
π’ Partekatu ▾
⭕ Txostenaren edukia
1. Informazio osorako sarbidea
UPV/EHUko webgunean, EPE honen lotura orokorra hau da: https://www.ehu.eus/es/web/azp/epe-2022; bertan, deialdi espezifikoetarako loturak (horietan oinarri orokorrak ere ikus daitezke) eta Enplegu Atariarena (bertan egin beharko da inskripzioa) ere jasota daude.
2. Izena emateko epea
Izena emateko epea, oinarri orokorretan jasota dagoen bezala, hogei (20) egun naturalekoa da, eta epea 2026ko irailaren 1ean hasiko da kontatzen.
3. Galdera-sortak
Galdera-sortak ere egunean zehar argitaratu beharko lirateke, azaroan aurreikusita dauden ariketak “egiteko eguna baino gutxienez hiru (3) hilabete lehenago” eskuragarri egongo direla bermatzeko (beraz, irailean argitaratzeak ez luke hori ahalbidetuko).
Sorta hauek honako galderak izango dituzte:
- 700 galdera A talderako.
- 500 galdera C talderako.
- 200 galdera D talderako (barne-sustapena denez).
- 400 galdera E talderako.
Eguneratze-arrazoiengatik ezinbestekoa dena izan ezik, funtsean 19/20/21/22 EPEko berdinak izango dira, eta bertan lortutako nota gordeko da, hala eskatuz gero.
π’ Gure partetik erantzunak emango dizkiegu, ahalik eta azkarren, hala eskatzen duten afiliatuei.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina