2022(e)ko apirilaren 4(a), astelehena

Bosturtekoak lanaldi partzialeko IIPentzat

Madrilgo Justizia Auzitegi Nagusiak aldi baterako irakasle eta ikertzaileen eskubidea aitortzen du bosturtekoaren soldata-osagarria jasotzeko, haien dedikazioa edozein dela ere

Gaurkoan berri onak dakarzkizue partzialki lan egiten duten langileentzat (langile elkartuak, LIUak partzialki, etab.). Epaiak Madrilen auzitara eramandako unibertsitateei eragiten badie ere, estatuko gainerako unibertsitateek jarraitu beharreko bidea markatzen du. Gainera, epaiaren argudioak IDP langileei ere estrapolatu ahal izango litzaizkieke, EHUn gehienez 12 kreditura mugatutako irakaskuntza izatearen aitzakian, 10 urtean behin bosturtekoetara aurkezteko aukera baino ez baitiete ematen!!! 

Madrilgo Justizia Auzitegi Nagusiko Lan-arloko 6. Sekzioak 2022ko martxoaren 21ean emandako epaiari esker iritsi da albistea. Epai horrek baietsi egin du CCOOk aurkeztutako demanda, eta honako hauek aitortu ditu: 

“el derecho del personal docente e investigador no permanente a tiempo parcial a someter la actividad docente realizada cada cinco años a una evaluación ante la Universidad en la que preste sus servicios, sin aplicar coeficiente de parcialidad alguno, y en caso de superar favorablemente la evaluación, a adquirir y consolidar por cada una de ellas un complemento por méritos docentes, en una cuantía anual que varía según la figura docente e investigadora de que se trate y la dedicación desarrollada, en cuantía proporcional al tiempo efectivo de prestación de servicios, en los mismos términos que el personal docente e investigador laboral a tiempo completo, ya sea indefinido o temporal...”

CCOOk eskaeran egindako eskaera guzti-guztiak onartu ditu Auzitegi Nagusiak:

  1. Lanaldi partzialeko aldi baterako irakasle eta ikertzaileen eskubidea (irakasle elkartuak eta bisitariak, Madrilgo unibertsitateen kasuan), bost urtean behin egiten den irakaskuntza-jarduera ebaluatzeko, inolako partzialtasun-koefizienterik aplikatu gabe.
  2. Eta urtero irakaskuntza-jardueraren ebaluazio positiboari lotutako soldata-osagarria jasotzeko eskubidea. Osagarri hori aldatu egiten da kasuan kasuko figuraren eta garatutako dedikazioaren arabera, zerbitzuak benetan emandako denboraren proportzioan.

 Argitu behar da epaia ez dela irmoa eta auzitara eramandako unibertsitateei dagokiela. Edonola ere, aurrerapausoa da, eta Auzitegi Gorenak arrazoia emango digula espero dugu. CCOOk UPV/EHUri eskatzen dio kontuan hartzeko eta bosturtekoen deialdi berriak egoera berri honetara egokitzeko, gai hau euskal auzitegietara eraman arte itxaron beharrik gabe.


Hemen duzu informazio osorako esteka  

CCOO, lan arloko irakasleekin borrokan! 
Lan-baldintza duinen alde. Atzerapausorik ez!
 
 AFILIATU! KOMENI ZAIZU
Sakatu edo eskaneatu QR kodea
Gaur egun Euskadin lan egiten duzu, eta bihar? CCOOk nahi duen tokian zaudela defendatuko zaitu.

94 601 2437
ccooupv-bi@ehu.eus

 

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina