2022(e)ko apirilaren 5(a), asteartea

CRUEri txolloa amaitzen zaio

CRUEri txolloa amaitzen zaio

 
Badirudi CRUEk eta beste sektoreren batek aspalditik sortu dituzten zalantza batzuk argitu direla. Unibertsitate Ministerioaren, Zientzia eta Berrikuntza Ministerioaren, Lan Ministerioaren eta Ogasun Ministerioaren artean koordinatutako lan batean, Zientziaren, Teknologiaren eta Berrikuntzaren Lege berrian (ZTBL) aurreikusitako jarduera zientifiko-teknikoen kontratua aurreratzen da; horrela, ikerketa-ildoei edo zerbitzu zientifiko-teknikoei lotutako langile mugagabeak kontratatu ahal izango dira

 EGUNERAKETA! Hemen duzu apirilaren 5eko 8/2022 LEDa  Berri txarra da CRUErentzat, ahalegin handia egin baitu kosta ahala kosta ikerketa-sektorearentzat salbuespen-egoera bat mantentzeko, eta egoera horrek prekarietatean eta ziurgabetasunean mantenduko lituzke ikerketa garatzen duten pertsonak. Zorionez ez da horrela izan.  Beraz, unibertsitatearen eta ikerketaren esparruan prekarietatea etetea ahalbidetuko duen eredua aldatzeko urrats egokiak ematen ari dira. Erabat jabetzen gara gure eremuaren berezitasunaz, eta, ildo horretan, lege organikoek araututako lan-figurak egongo dira, berez aldi baterakoak izaten jarraituko dutenak. Baina uste dugu beste figura askorentzat behin-behinekotasuna justifikaziorik gabekoa dela edo gastuak merkatzeko baino ez duela balio, langileen eskubideen kontura. 
CCOOn uste dugu konponbideak bilatu behar zaizkiela Lan Erreforma berriaren ondorioz sortutako egoerei, baina eskatzen dugu aitzakiak edo bidezidorrak bilatzeari utz diezaiotela ikerketaren eta unibertsitatearen esparruan aldi baterako kontratazioak egiten jarraitzeko. 
Horregatik, eta estatuan ikerketaren zati handi bat Europako funtsen laguntzarekin egiten dela jakinda, etorkizuneko Zientziaren Legean abenduaren 28ko 32/2021 Errege Lege Dekretuaren Bosgarren Xedapen Gehigarria ez aplikatzeko exijitzen dugu, Berreskuratze, Eraldaketa eta Erresilientzia Planaren finantzaketari dagokionez izan ezik. Gainerako kasuetarako, CCOOk ez du inolako justifikaziorik ikusten eta kontratazio mugagabearen aldeko apustua egiten du.

 

Hemen duzu Unibertsitate Ministerioak argitaratutako prentsa oharra. 

CCOO, ikerketaren alde!EAEko eta Estatuko I+G+b arloan lan duinak egiteko
 
Atzera pausu bat ere ez!
AFILIATU! KOMENI ZAIZU
Sakatu edo eskaneatu QR kodea
Gaur egun Euskadin lan egiten duzu, eta bihar? CCOOk nahi duen tokian zaudela defendatuko zaitu.

94 601 2437
ccooupv-bi@ehu.eus

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina