2022(e)ko apirilaren 29(a), ostirala

Pertsonak aurretik, soldatak igotzea, berdintasun handiagoa, prezioei eustea

Pertsonak aurretik, soldatak igotzea, berdintasun handiagoa, prezioei eustea


Lema hau izango dugu gure manifestazioetan aurten maiatzaren 1ean euskal hiriburuetan, lan mundua, berdintasuna eta justizia soziala aldarrikatuko ditugu. Horiek direlako pertsonak, batez ere ahulenak, erdigunean kokatzeko tresnarik onenak.


2020 urtean, konfinatuta egon ginenean denok, egun hau era birtualean ospatu genuen. 2021ean kaleak berreskuratu genituen baina murrizketa esanguratsuekin, ondorioz jende askok ezin izan zuen parte hartu. Aurten berriro atera behar dugu kalera era masiboan. Lehenik, berriro elkartu eta geure burua aldarrikatzeko, baina baita ere jakinarazteko, nahiz eta eskubide batzuk berreskuratu ditugun eta berri batzuk lortu, oraindik ere zor handia dagoelako langile klasearekin, eta hori ez dute ahaztu behar.

Beraz, manifeztazioetan parte-hartzera animatzen zaituztegu. Igandean kaleak bete behar ditugu, borroka asko ditugulako aurretik, babestu beharreko kausa asko, bidezkoak denak, baina bidezkoena geu, langile klasea. Klase harrotasuna dugu, garena izateaz harro gaude, horregatik altxako dugu ahotsa, langile klasearen defentsan. 
 
Hemen duzu gure Biltzar aldizkariaren Maiatzaren 1eko ale berezia
 
 
Gora Maiatzaren 1a! Gora langileria!

Manifestazioak:
Gasteiz 11:00 Andre Maria Zuria
Bilbo 11:30 Jesusen Bihotza
Donostia 12:00 Alderdi Eder  

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina