2025eko EPEa, 2026ko LANALDIA, KARRERA ETA GEHIAGO
Atzoko, 2025eko azaroaren 26ko, negoziazio-batzordean TEKAZELko langileentzat oso garrantzitsuak diren gaiak jorratu dira, hala nola 2025eko EPEa, 2026rako lanaldia eta “urrutiko lana”. Honetaz gain, CCOOtik zuen interesekoak diren beste gai batzuen berri ematen dizuegu.
2025eko EPEa
Gerenteordetzak 2025eko Enplegu Publikoaren Eskaintza (EPE) onartzea proposatu du, guztira 40 plazarekin, beheko taulan agertzen den bezala (errelebo-kontraturako beste hiru plaza gehitu ahal izango dira, baldin eta aldez aurretik Eraldaketa Digitalerako eta Funtzio Publikorako Ministerioaren baimena lortzen bada).
CCOOk 2025eko EPEa 2023ko eta 2024ko EPEekin batera exekutatzea eskatu du, haren garapena Gobernu Kontseiluan onartu berri den eta EHAAn argitaratutako gutxienekoen akordioan ezarritako irizpideei lotzeko. Akordio hori oso onuragarria iruditzen zaigu aurreko EPEan plazarik lortu ez zenuten bitarteko langile guztientzat; izan ere, aurreko EPEaren formatuari eutsiko dio, eta horrek esan nahi du azterketak berriro ere galdera sortaren bidez egingo direla eta aurreko EPEan lortutako nota gordetzea ahalbidetuko dela, baldin eta lor zitekeen gehienekoaren % 70etik gorako nota lortu bada.
Orain zain gaude; sindikatu batzuk aurka agertu dira eta beste batzuek, Administrazioak berak bezala, denbora eskatu dute erabakia hartzeko, 2025eko EPEa onartzeari dagokionez, ea azkenean lortzen dugun 2023ko eta 2024ko EPEekin batera exekutatzea, adierazitako baldintzetan.
FUNTZIONARIOAK |
||||
Taldea |
Eskala |
Txanda librea |
Barne-sustapena |
Guztira |
A |
KUDEAKETAKO TEKNIKARIA |
7 |
|
7 |
C |
ADMINISTRARIA |
7 |
2 |
9 |
D |
ADMINISTRARI LAGUNTZAILEA |
8 |
|
8 |
E |
TEKAZELIALTERNOA |
7 |
|
7 |
|
|
|
|
Guztira:31 |
Taldea |
Lanbide-kategoria |
Txanda librea |
Guztira |
I |
Ikerketako zerbitzu orokorretako goi-mailako teknikaria |
1 |
1 |
|
Kudeaketako goi-mailako teknikaria (1jp) |
2 |
2 |
|
IKT goi-mailako teknikaria (1jp) |
1 |
1 |
III |
IKT teknikari espezialista |
2 |
2 |
|
Kimikako teknikari espezialista (1JP) |
2 |
2 |
IV |
Osasun/Animaliategiko teknikari laguntzailea (1jp) |
1 |
1 |
|
|
|
Guztira:9 |
2026. URTEKO LANALDI-ZIRKULARRA
2026rako lanaldiaren negoziazioan, Administrazioak murrizketa onartezin bat jarri du mahai gainean. Gerentziak Gabonetako eta Aste Santuko itxierak kentzea kudeaketa pertsonaletarako ordu-poltsaren murrizketa zorrotzarekin lotu nahi du. Horrek zer dakarren argi uzteko, 30 orduko murrizketa garbia da (4 egun libreen baliokidea) eta lanaldiaren gehikuntza onartezina.
Proposamen hori ez da gai tekniko soila; lan-baldintzen arloan jarrera erabat erreakzionarioa erakusten du. Oso kritikagarria da "pertsonen zaintza" funtsezko zutabetzat aldarrikatzen duen errektore-talde batek atzerapausoa eta eskubideen murrizketa planteatzea, TEKAZELko langileek 2023tik jada finkatuta zuten eskubide batena.
CCOOtik erabateko arbuioa adierazi dugu. Ez dugu onartuko hauteskunde-programan agindutako ezer eman ez dion TEKAZELko langileen baldintzak okertzea. Pozten gara, CCOOren presioari esker, Gerenteordetzak bere proposamena berraztertuko duela adierazi duelako, bestela, ea azkenean "Lorerekin hobeto bizi ginen" esan beharko dugun.
Jarrera erreakzionario horren aurrean, CCOOk murrizketen aurka egiteaz gain, hobekuntzak proposatzen ditu berriro:
- Zerbitzuaren beharrak direla-eta txandetan lan egin behar duten langileei, lan egindako ordu bakoitzeko 2,5 orduko konpentsazioa izatea, oporrak etetearen kasuan bezala.
- Konpentsazio bera zerbitzuaren beharrak direla eta udako ordutegia egin ezin duten langileentzat.
- Positiboen artean, pozten gara CCOOren lanaldiaren malgutasunari buruzko proposamena kontuan hartu delako, ordutegi finko eta malgu batekin.
- Era berean, lanaldia aukeratzeko prozeduran osasun- eta/edo kontziliazio-arrazoiengatik lanaldia egokitzeko eskubidea errespetatzea eskatu dugu. Horrela, behar horiek dituzten pertsonek automatikoki baimenduta izango lukete aukeratutako lanaldia.
Aurretik aurkeztu dizkizuegun proposamen hauek eta beste batzuk defendatzen jarraituko dugu. Ez dugu onartuko, zaintza faltsu baten erretorikaren pean, gure eskubideen aurkako eraso bat ezkutatzea. [1]
URRUTIKO LANA
Administrazioak urrutiko lanari buruzko akordio bat lortu nahi du. Kontzeptu horrekin –lege-araudian jasota ez dagoena, telelanarekin ez bezala– administrazioak erabakitzeko ahalmen handia gordetzen du beretzat, eskubide hori aitortzeko eta gauzatzeko baldintzei dagokienez.
CCOO ez dator bat administrazioaren hasierako planteamenduarekin, eta uste du proposamen hori erabat hobetu behar dela; izan ere, lanpostu telelangarriaren kontzeptuarekin bat gatozen arren (LPTan lanpostu bakoitzaren izaera telelangarria jasoko da), CCOOn telelana langileen legez babestutako eskubide gisa ulertzen dugu, aldiz, urrutiko lanaren proposamenaren edukitik ondorioztatzen dugu haren exekuzioa zerbitzuburuen mendeegi uzten duela.
Bestalde, CCOOk 3 eguneko telelana aldarrikatzen du (4 kontziliazio-arrazoiengatik), Administrazioak eskaintzen dituen GEHIENEZ 2 egunen aurrean (GEHIENEZ 3 kontziliazio-arrazoiengatik). Gainera, administrazioaren jarduteko ahalmena mugatzea nahi dugu, eskubide hori modulatzeko, zerbitzuburuen bidez une oro erabakitzen baitu asteko zein egunetan lan egin ahal izango den urrunetik, eta gehienez 7 eguneko aurreabisarekin eteteko aukera gordetzen baitu, baita oporraldietan ere.
Ildo horretan, Gerenteordetzari jakinarazi diogu langileek lan-baldintzak urteko ikuspegian ezagutzeko egutegi bat ezartzeko betebeharra dagoela. Egutegiaren aldaketek salbuespenezkoak, arrazoituak eta konpentsatuak izan behar dute. Aurkeztutako proposamenak ez du zehazten zerbitzu bakoitzean gutxieneko zerbitzu presentzialak ezartzeko prozedura. Hori funtsezko gaia da, eskubide hori baliatzeko muga izango baita.
Ondorioz, proposamena bere horretan hasiera hutsa da, baina erabat hobetu behar da; izan ere, dagoen bezala (lanpostu telelangarriaren kontzeptua berritasun handitzat hartuta ere) atzerapausoa da, baita 2016ko Akordioarekiko ere. Lanpostu telelangarriak eta funtsezko gutxieneko zerbitzuak zehazteke daude, eta oraindik baliabide material asko falta dira (ordenagailu eramangarriak, lizentziak) LPTan bere lanpostua telelangarri gisa identifikatuta izango lukeen TEKAZEL guztira zabaltzea errealitate bihurtzeko. Bide irekia da, eta CCOOk ekarpenak egingo ditu eta ahaleginak egingo ditu, hala nahi duen TEKAZELko langileak lan-modalitate horretan ahalik eta baldintza onenetan jardun dezan.
UPV/EHUk estatuko eta euskal administrazioetako atzeko bagoian egoteari utzi behar dio, dagoeneko salatu dugun bezala [2].
LEKUALDATZE-LEHIAKETA
Atzo, hilak 26, amaitu zen lekualdatze-lehiaketarako eskabideak aurkezteko epea, eta webgunean argitaratutako FAQen bidez egiaztatu dugu administrazioak estatuko araudira jo duela, duela gutxi barne-sustapen bidez lanpostua lortu duten langileen lekualdatze-lehiaketarako sarbidea mugatzea justifikatzeko.
CCOOtik administrazioari ohartarazi genion ez genuela pisu handiko legezko arrazoirik aurkitzen bi urteko muga hori ezartzeko, hornikuntzan parte hartu nahi duten lan-kontratuko langileentzat ez dagoen bezala. Gure erreferentziazko legea, Enplegu Publikoaren Euskal Legea, oso esplizitua da bi urteko muga ezarri nahi duenean, eta hainbat artikulutan egiten du beste kasu batzuetarako. Hala ere, ez dago inolako aipamenik murrizketa hori bera ezartzen duenik sustapena lortu duten eta lekualdatze-lehiaketa batean parte hartu nahi duten pertsonentzat. Isiltasun hori ez da ahanztura bat: euskal legegileak muga hori ez zuela ezarri nahi froga argia da.
Gerentziak, aldiz, bere FAQetan, izaera osagarria duen 1995eko estatuko erregelamendu bat aplikatu du, zehazki, martxoaren 10eko 364/1995 Errege Dekretuaren 45.2 artikulua. Araudi hori Estatuko Administrazio Orokorreko funtzionario zibilentzat da, eta UPV/EHUko langileei izaera osagarriarekin aplikatzen zaie. Hori oso zalantzagarria da kasu honetan; izan ere, egia bada ere erregelamenduak berak bere izaera osagarria aipatzen duela, gure langileei Enplegu Publikoaren Euskal Legea (EPEL) aplikatu behar zaie, bere artikuluetan lanpostuak eskuratzeari eta betetzeari buruzko guztia aurreikusten baitu.
Zergatik aplikatzen du Gerentziak EPEL baino maila txikiagoko araudi osagarri bat sustapena lortu duenaren lehiaketarako sarbidea mugatzeko? Zergatik ez da mugatu gure euskal legediak gure langileei murrizketarik ezarri nahi izan ez diela interpretatzera?
Gure ustez, interpretazio murriztailea egin da, urteak daramatzaten TEKAZELko langileen kaltetan, eta, lortzen dutenean, lekualdatze-lehiaketan ezin dutela parte hartu ikusten dute.
KONTSILIAZIO-ARLOKO ERREKLAMAZIO-BATZORDEA
CCOOk batzordea eratzea eskatu ondoren —gai honetan Klaustroan presio egin behar izan genuen—, azkenean Gerentziak kontsiliazio-arloko erreklamazio-batzordea eratuko du. Bertan, zuek guztiek zuen kexa aurkeztu ahal izango duzue arlo horretako baimenak ukatzen zaizkizuenean. Batzorde horretan bi sindikatu txandaka gaude, eta, beraz, zuen eskubideak betetzen direla zaindu ahal izango dugu.
NEGOZIAZIO-KRONOGRAMA: HAUTESKUNDE-PROMESAK 2027rako GELDITZEN DIRA
Onartezina da, beste gai batzuetara baliabideak bideratzen diren bitartean, TEKAZELren prekarietatearekin eta geldialdi profesionalarekin amaitu behar duen negoziazioa data zehatzik gabe atzeratzea. Gure azken oharrean salatu genuen bezala, "Errektoretzak TEKAZEL sakrifikatzen du", non CCOOk TEKAZELren ahotsa Eusko Legebiltzarrera nola eraman duen kontatzen dizuegun, erabaki honek langileen egiturazko arazoei heltzeko borondate politiko falta erakusten du.
CCOOtik erabateko lehentasuna ematea exijitu dugu Lanbide Karrerari, Lanpostuen Balorazioari eta benetako Erreferentziazko Plantilla baten definizioari, horiek baitira gure lan-baldintzen edozein hobekuntzaren oinarriak. Gai horiek atzeratzen jarraitzea iseka egitea da urteak daramatzan plantillari irtenbideak itxaroten.
¡CCOO, UPV/EHUko langileen defentsan!
ccooupv-bi@ehu.eus






