2023(e)ko maiatzaren 31(a), asteazkena

ZERBITZU-EGINKIZUNAK ETA EGINKIZUNAK HATZEZ ESLEITZEA

ZERBITZU-EGINKIZUNAK ETA EGINKIZUNAK HATZEZ ESLEITZEA


Joan den asteartean, maiatzaren 16an, CCOOk jakinarazi zizun UPV/EHUk bi zirriborro proposatu zituela, aldi baterako lan-kontratuko langileak edo bitarteko funtzionarioak beren interesen araberako eginkizunetan edo zerbitzu-eginkizunetan jarduteko nahierara izendatzeko.

 
Astelehen honetan, maiatzaren 29an, sindikatuei akordioak bidali dizkigute, funtzioak esleitzekoak, UGT, STEILAS eta CGTren sinadurarekin, eta zerbitzu-eginkizunetakoak, STEILAS eta UGTren sinadurarekin. CCOOk ez du sinatuko bitarteko/aldi baterako langileak baztertzen dituen akordiorik, are gutxiago gainera administrazioari gutun zuria ematen zaionean diskrezionalitatez jokatzeko, gure aurreko komunikatuan esan genuen bezala.


Hemen eskaintzen dizkizugu akordioetarako estekak, eskura izan ditzazun.

  Era berean, publikoki salatu nahi dugu Gerentzia, interesatzen zaion lehen kasuaren aurrean, ez dela akordio horietan ezarritakoa errespetatzen ari, nahiz eta behin baino gehiagotan eta idatziz ohartarazi zaien horretaz.


Erabakiek 5. puntuan adierazten dutenez, administrazio-unitate interesdunak behar bezala arrazoitu behar du pertsona funtzioen edo zerbitzu-eginkizunen esleipenaren bidez ordezkatzeko beharra, bai eta pertsona jakin bat proposatzeko arrazoiak ere. Hala eta guztiz ere, Gerentziak ez dio jaramonik egiten adostutakoa betetzeko gure eskakizunari, eta badirudi ez duela akordioaren puntu horrek eskatzen duen dokumentazioa eman nahi. Hau onartezina da.


Hau da, alde batetik, administrazioari diskrezionalitatez jokatzea ahalbidetzen dioten akordio batzuen aurrean gaude, eta, bestetik, administrazioak berak ezarritako prozedurak bete nahi ez dituenean, diskrezionalitate hori arbitrariotasun bihurtzen da.


CCOO ez da negoziazio-mahaietara itzuli aurrean jartzen diguten guztia onartzeko, baizik eta administrazio hau negoziazioaren bidera itzul dadin, akordioekiko eta bere kode etikoarekiko errespetura itzul dadin.  

CCOO UPV/EHUko langileen defentsan!AFILIATU CCOO: ONDO DATORKIZU!!
 
94 601 2437
ccooupv-bi@ehu.eus

 

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina