2023(e)ko martxoaren 7(a), asteartea

PLANETIK EKINTZARA TARTE BAT DAGO

PLANETIK EKINTZARA TARTE BAT DAGO


Martxoaren 8aren egunaren jatorria, eskubiderik gabeko genero-patuarekin konformatu ez ziren emakume guztien borrokan dago, zeintzuek esplotazioa, prekarietatea eta eskubide politikorik ezaren aurrean erresistentzia agertu zuten.

Ez gintuzten otzandu, ez genuen etsi, eta ez gara geldituko eskubide berdintasuna lortu arte.

Emakume antolatuen indarrak gizonezkoen menderatze-sistema honen alderdi kaltegarrienak aldatzea lortu du, eta ideia feministek gizarte osoarengan izan dute eragina, baina hori lortzeko, martxoaren 8a eguneratu behar dugu etengabe espazio guztietan, “feminismoa banaka bizitzeko eta kolektiboki borrokatzeko modu bat baita".



Horregatik ezinbestekoa da laneko diskriminazioarekin eta arrakala guztiekin bukatzea, lantokiak pertsona guztientzako, bereziki emakumeentzat, bermedun espazio ziur bihurtuta. Horretarako, ezinbestekoa da elkarrizketa soziala eta hitzarmen kolektiboak eta berdintasun-planak negoziatzea. Berdintasuna neurri zehatzen bidez lortzen da, eta, horretarako, berdintasun-planen negoziazioa tresna handia izaten ari da, baita sexu-jazarpenaren eta sexuan oinarritutako jazarpenaren tratamendua ere.

 

Azken puntu horri dagokionez, gogorarazi nahi dugu azaroan jarri zela abian CCOOren Sexu Jazarpenaren eta Sexuagatiko Jazarpenaren Behatokia, oso tresna erabilgarria.



UPV/EHUko III. BERDINTASUN PLANA 

PLANETIK EKINTZARA TARTE BAT DAGO


UPV/EHUn, III. Berdintasun Plana (2019-2022) amaitu da. Lortutako emaitzak ezagutzeko unea da, eta, horrela, emaitza horiek aztertu eta ebaluatu ahal izango da ea Plana “legeak aginduta” egiten den, aurkezpenak apaintzeko eta “erantzukizun sozialaren” kuota betetzeko, edo lehentasunezko konpromisoa den.

Kapital intelektual handiko erakundea gara, baina badira oraindik argitu gabeko misterioak:

  • Zein da soldata-arrakala UPV/EHUn?
  • Kontziliazioa, noizko? Oihartzun bat bezala entzuten den hitz magikoa da, erantzunik gabe eta gero eta astunagoa bihurtu dena.
  • Zein da UPV/EHUko garapen profesionalaren arrakala?
  • Non daude gure lan-baldintzei eragiten dieten hitzarmenen genero-eraginari buruzko txostenak?
  • Maskulinitate berriak: mitoa ala errealitatea? Datu bat: 21/22 ikasturtean, gizonezkoen parte-hartzea % 13koa izan zen Berdintasunerako Zuzendaritzaren prestakuntza-ekintzetan.
  • Berdintasuna: lehentasuna edo postureoa?


IV. Berdintasun Plan irmo eta handinahi bat behar dugu, unibertsitate-komunitatearen benetako partaidetza izango duena eta hura betetzen dela egiaztatzeko, azterketa-adierazleak eta helburu kuantifikagarriak eta zehatzak sartuko dituena.


Ez dugu "Lore" Berdintasun Planik nahi. Premiazkoa da IV. Berdintasun Plana tresna erabilgarria, partaidetua, loteslea, fiskalizagarria eta, batez ere, partekatua izatea.


MATERIAL ÚTIL:


Manifestua

Trabajadora n.º 77 aldizkari berezia

Manifestaziorako deialdia: CCOOtik martxoaren 8an Euskal Herriko Mugimendu Feministaren deialdietan parte hartzera animatzen zaituztegu:

Bilbo: 19:30 Sagrado Corazón
Vitoria-Gasteiz: 19:00 San Anton
Donostia: 18:30 Antiguako tunela
 

 

 

 

 



iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina