2023(e)ko martxoaren 24(a), ostirala

ALDI BATERAKO SEIURTEKOAK: EZ DUGU ATZERA EGITEN, BERRIRO DIOGU!

¡NO DESISTIMOS, INSISTIMOS!

 

Gure aholkuei jarraiki [1] seiurtekoen ebaluazioa eskatu zuten aldi baterako irakasle eta ikertzaileek zuzenketa errekerimenduak jasotzen ari dira Unibasqen aldetik, eta bertan eskatzen zaie langile horiei,

 "acredite la posesión de un contrato a 31 de diciembre de 2022 como personal docente e investigador contratado permanente en las categorías de profesorado pleno, profesorado agregado, profesorado colaborador permanente, personal doctor investigador permanente y profesorado de investigación permanente o como personal docente e investigador laboral doctor que ocupe de forma interina alguna plaza permanente hasta que esa plaza salga concurso."


Horrek egoera deserosoan jartzen ditu langileak, izan ere:

  • Egia da deialdiak hala adierazten duela bere betekizunetan, aldi baterako langileak baztertuz eta Europar Batasuneko Justizia Auzitegiak aldi baterako langileak eta langile iraunkorrak ez baztertzeari buruz emandako jarraibideetatik aldenduz.
  • Argi dago aldi baterako kontratatuak ezin duela egiaztatu kontratu iraunkorra duenik, eta, horregatik, ezinezkoa da zuzenketa egitea.
  • Arazoa da zuzenketa ez egiteak eskabidean atzera egitea eragiten duela.
  • Baina eragindako pertsonek ez dute eskaeran atzera egin nahi, ezta, horrekin batera, eskubidean ere, baizik eta eskubide hori aitortzea eta beren eskaerak onartzea.

 

Orduan, nola jokatu behar dut?

Aldi baterako langileak izanik seiurtekoak eskatu dituztenei eta ezinezko zuzenketa horiek jasotzen ari direnei honako hau gomendatzen diegu:

  • Adierazitako hamar egun balioduneko epean, dokumentu hau erregistro elektroniko bidez aurkeztu beharko dute, zuzenketa hori ezin dela egin agerian gera dadin, eta eskatzaileak ez duela inola ere eskaeran atzera egin nahi, eta bai, ordea, eskaera onartu eta ebaluazioari ekin diezaiotela, indarrean dagoen legeriak eskatzen duen bezala.

Onena da orain jardutea eta une honetan argi uztea zein den egoera eta nola den onartezina, fede txarrez, administrazioak, edo kasu honetan Unibasq agentziak, ezinezkoa den zuzenketa eskatzea, asmo gogaikarri horiek gainetik kentzeko.

Arrazoia edozein izanik ere, dokumentu hau aurkezteko epean iritsiko ez bazina, geroago ebazpen bat jasoko zenuke, akatsak zuzendu ez direlako atzera egitea deklaratuko lukeena, eta ebazpen hori ere errekurritu ahal izango litzateke.  Beste batzuk hauteskunde-kanpainan murgilduta dauden bitartean, CCOOn zure alde lanean jarraitzen dugu.


CCOO aldi baterako langileez arduratzen da, borroka honetan laguntzen dizu eta aurrerapauso handiak lortzen ditu. Ez ahaztu.


BOZKATU CCOO DATORREN MARTXOAREN 30EAN!!


CCOO aldi baterako langileen defentsan!EAEko eta Estatuko I+G+b arloan lan duinak egiteko
 
Atzera pausu bat ere ez!
AFILIATU! KOMENI ZAIZU
Gaur egun Euskadin lan egiten duzu, eta bihar? CCOOk nahi duen tokian zaudela defendatuko zaitu.

94 601 2437
ccooupv-bi@ehu.eus

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina