2025(e)ko urriaren 16(a), osteguna

CCOO GIDA JAIOTZA ETA ADINGABEKOA ZAINTZEKO BAIMENAK

CCOO GIDA: JAIOTZA ETA ADINGABEAREN ZAINTZARAKO BAIMENAK

2019/1158 (EB) Zuzentarauaren transposizioak, 9/2025 Errege Lege-dekretuaren bidez, hobekuntzak ekarri ditu, baina ez ditu denok espero genituen aldaketak lortu.

UPV/EHUko administrazioak oraindik ez dituenez Kontziliazio Gida eta baimenen araudia eguneratu, segurtasun juridiko eza nabarmena sortuz, CCOOtik azterketa zehatz hau eskaintzen dizuegu, zuen eskubideak ezagutu eta berme guztiekin erabil ditzazuen.

Hemen duzue baimenak nola geratzen diren laburpena:

 

Ordaindutako Baimena: Zenbat aste ditut eta nola hartzen dira?

1. Guraso biko Familiak: Guztira 21 aste ordainduak guraso bakoitzarentzat.

Baimen hau ondoko blokeetan egituratzen da, estatuko legedia eta UPV/EHUn lortutako hobekuntzak konbinatuz:

  • 1. Blokea - Derrigorrezkoa (6 aste): Erditzearen edo ebazpenaren ondorengo sei asteak dira. Etenik gabe eta lanaldi osoz hartu behar dira.
  • 2. Blokea - Malgua 12 hilabetera arte (13 aste): Bloke honek oinarrizko legediaren borondatezko 11 asteak eta UPV/EHUko hobekuntzaren 2 asteak batzen ditu. Jarraian edo bananduta har daitezke (baina beti astekako aldietan), lanaldi osoz edo partzialean (zerbitzuak ahalbidetzen badu), adingabeak urtebete bete arte.
  • 3. Blokea - BERRIA! Malgua 8 urtera arte (2 aste): Hau da berrikuntza nagusia. Bi aste gehigarri dira, %100ean ordainduak (Gizarte Segurantzaren prestazioaren bidez), eta modu malguan har daitezke (metatuta edo etenda), adingabeak zortzi urte bete arte .
Kontuz! Dekretua 2025eko uztailaren 31n indarrean sartu den arren, 2 aste hauen gozamena eta dagokion prestazioaren kobrantza 2024ko abuztuaren 2tik aurrerako jaiotza/adopzioetara zabaltzen da, eta prestazioa 2026ko urtarrilaren 1etik aurrera eskatu eta ordaindu ahal izango da.

2. Guraso bakarreko Familiak: Guztira 36 aste ordainduak.

Legeak azkenean aitortzen du jurisprudentziak jada aitortzen zuena eskubideak parekatzean, bi gurasoen baimenak batuz.

Banaketa: 6 aste derrigorrezkoak, 26 aste malgu 12 hilabetera arte (22 legez + 4 UPV/EHUko hobekuntza) eta 4 aste berri malgu 8 urtera arte.

3. Desgaitasunagatik edo Erditze Anizkoitzagatik luzapena: Baimena beste bi astez luzatuko da (bat guraso bakoitzarentzat), eta 23 astekoa izango da guraso biko familientzat. Erditze anizkoitzat gutxienez bi jaiotza gertatzen direnekoa hartzen da.

Ordaindu GABEKO Baimena: 8 aste gehigarri

Zortzi asteko guraso-baimena sortu da, baina espero zenaren kontra, EZ da ordaindua izango. Zortzi aste dira, bi gurasoek modu jarraituan edo asteka har ditzaketenak, adingabeak zortzi urte bete arte.

Edoskitze Eskubidea Lanaldi Partzialean

Auzitegi Gorenaren 583/2025 Epaian, maiatzaren 20koan, oinarrituta, lanaldi partzialeko langileek edoskitze ordu osoa hartzeko eskubidea dute, murrizketarik gabe.

Edoskitzea egunetan metatzen bada, ez da diskriminatzailetzat hartzen administrazioak langile guztientzat (lanaldi osoa eta partziala) egun kopuru bera ezartzea. 

Administrazioari Eskatzen diogu

CCOOtik Gerentziari eta IAPko Errektoreordetzari informazioa eguneratuta mantentzeko betebeharra betetzeko eskatzen diegu, Kontziliazio Gida eta gainerako araudiak berehala aldatuz. Administrazioaren utzikeria ezin da gure eskubideak erabiltzeko oztopo izan.

Bitartean eta zalantzarik izanez gero, jarri harremanetan CCOOrekin

 ¡CCOO UPV/EHUko langileen defentsan!

AFILIATU CCOOra: ONDO DATORKIZU
94 601 2437
ccooupv-bi@ehu.eus

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina