2025(e)ko urriaren 29(a), asteazkena

ERREKTORE: DIRUA BAI, BAINA LANGILEENTZAT?

ERREKTORE: DIRUA BAI, BAINA LANGILEENTZAT?

CCOOk ontzat jo du Errektoreak finantzaketari buruzko sindikatuaren tesiak bere egitea, baina zehaztasuna eta gardentasuna eskatu ditu: "Dirua zertarako?"

UPV/EHUko Errektoreak finantzaketa nabarmen handitzea eskatzeko plan bat iragarri duela-eta prentsan agertutako albisteen aurrean, CCOOko atal sindikalak bere jarrera adierazi nahi du. Gure sindikatuak hilabeteak daramatza gure unibertsitatearen finantza-egoera jasanezinaz ohartarazten, eta positibotzat jotzen du murrizketak eta prekarietatea lehengoratzeko edozein mugimendu. Hala ere, iragarpen hau berandu, gaizki eta ahalik eta modurik txarrenean iritsi da: komunikabideen bitartez eta langileen legezko ordezkaritza gutxietsiz.


BEHARREZKO NORABIDE-ALDAKETA ONTZAT JOTZEN DUGU, NAHIZ ETA BEHARTUA IZAN

CCOOk positibotzat jotzen du Errektoreak, azkenean, bere hasierako epelkeria ("el 1% no es mi obsesión") alde batera utzi eta CCOOk 2024ko azarotik temati defendatu duena bere egitea: unibertsitate publikorako finantzaketa handinahi bat eskatzearen beharra [1]. Pozten gaitu, CCOOren etengabeko presioaren ondoren, Errektoretzak orain LOSUren estatu-esparrua betetzearen garrantzia onartzeak; izan ere, gutxieneko % 1eko BPGd-ko zorua ezartzen du eta aprobetxatu behar ez den aukera historikoa da. Esparru horren barruan, funtsezkoa da UPV/EHUk elebitasunerako memoria ekonomiko bat egitea, dagokigun finantzaketa gehigarria erreklamatu ahal izateko eta, horrela, Estatuko unibertsitate elebakarrekin desabantailan ez lehiatzeko.


MODUAK SALATZEN DITUGU: PROPAGANDA PRENTSARENTZAT, ISILTASUNA LANGILEENTZAT

Deitoratzen dugu errektoretza-taldeak erakusten duen langileen ordezkaritzarekiko mespretxua. Onartezina da garrantzi honetako estrategia baten berri prentsaren bidez jakin izana. Jarduteko modu honek, langileen legezko ordezkaritza alde batera utzita, salatzen aritu garen gardentasun falta berresten du eta Errektoretzak propaganda elkarrizketa sozialaren gainetik lehenesten duela erakusten du. Baina CCOO ez dago inongo agenda propagandistikoren konpartsa izateko: pertsonen legezko ordezkaritza gara.

 

GALDERA NAGUSIA: DIRUA ZERTARAKO?

CCOOren kezka nagusia orain da jakitea finantzaketa-gehikuntza hori langileen baldintzak hobetzeko erabiliko den edo beste helburu batzuetarako. Errektoreak "beharren diagnostiko" bat iragarri du, eta horri buruz ez dakigu ezer. Hori dela eta, eta dokumentu hori zorroztasunez baloratu ahal izateko, CCOOk eskatzen du ahalik eta azkarren eskuratu ahal izatea, eta horretarako eskaera bat erregistratu dugu Gerentzian. Sindikatuak ez gara eragile pasiboak; langile guztien lan-baldintzei zuzenean eragiten dien diagnostiko baten elaborazioan parte hartu beharko genukeen, negoziazio kolektiboaren gai baita.

Bertan langileen benetako lehentasunetarako partidak aurreikusten diren egiaztatu nahi dugu:

  • Soldata-igoerak, gure ingurunearekiko arrakala ixten lagunduko dutenak, IIPentzat eta TEKAZELentzat.
  • TEKAZELen karrera horizontala ezartzea eta lanpostuen balorazioa eguneratzea.
  • IIPen promoziorako plan erreal eta finantzatu bat.
  • Langile-kopurua handitzeko promesa betetzea. 
  • Prebentzio Zerbitzuko langile falta arazoa konpontzea.
  • Sexuagatiko soldata-arrakala ezabatzea.
  • Langileen ongizatea sustatzea: kontziliazioa


EGITURAZKO ARAZO BAT: AUTONOMIA ERKIDEGOEN KONPROMISO FALTA

UPV/EHUren egoera ez da kasu isolatu bat. CCOOko Irakaskuntza Federazioak estatu mailako bere komunikatuan salatzen duen bezala, infrafinantzaketa Autonomia Erkidego gehienen estrategia deliberatua da unibertsitate publikoa ahultzeko eta pribatuaren negozioari mesede egiteko. "Euskal esparrua", babesa izan beharrean, beste erkidegoetakoak bezain eraginkortasun gutxikoa dela frogatzen ari da bere unibertsitate publikoaren etorkizuna bermatzeko.

CCOOren borroka ez da Errektoretzarentzako txeke zuri bat lortzea, baizik eta unibertsitatea martxan jartzen dugunon lan-baldintzak duintzeko balioko duen aurrekontu bat lortzea. Informazio gehiago ematen jarraituko dugu.

 

 ¡CCOO UPV/EHUko langileen defentsan!

AFILIA ZAITEZ CCOOra: ONDO DATORKIZU
94 601 2437
ccooupv-bi@ehu.eus

 

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina