2025(e)ko urriaren 13(a), astelehena

EZ GENOZIDIOAREKIN NEGOZIORIK!

EZ GENOZIDIOAREKIN NEGOZIORIK!

Hurrengo urriaren 15ean borroka-egun bat deitu dugu ozen eta argi oihukatzeko:

 

genozidioa gelditu!

 

Egun horretarako, hiru ordu-tarte ezberdinetan lanuzteak deitu ditugu, denek manifestazio eta mobilizazioetara joan ahal izateko. Hauek dira tarteak:

3:00etatik 6:00etara.

11:00etatik 15:00etara.

19:00etatik 22:00etara.



Jardunaldi honen helburuak hauek dira:

  • Langile-klase osoaren elkartasuna adieraztea Palestinako herriarekiko. 
  • Israel genozidioa eta gizateriaren aurkako krimenak egiten ari dela salatzea Palestinako herriaren aurka, AEBko Gobernuaren laguntzarekin.
  • Zisjordaniako lurralde palestinarraren etengabeko kolonizazioa salatzea eta horrek Palestinako langile-klasearen lan- eta bizi-baldintzetan dituen ondorio larriak ere bai.
  • Gazan genozidioa berehala amaitzea eta okupazioarekin eta Palestinaren kolonizazioarekin amaituko duen ebazpen integrala eskatzea, Palestinako herriari askatasunean bizitzeko eskubidea bermatuz.
  • Patronalari eta instituzioei, bai propioei bai nazioartekoei, Israelgo Estatuarekin dituzten harreman komertzial guztiak eteteko eskatzea. Ezin da genozidio baten kontura negoziatzen jarraitu.
  • Europar Batasuna-Israel Elkartze Akordioa osorik etetea eskatzea.


Goizean manifestazioak hiru hiriburuetan izango dira, 12:30ean, eta honako leku hauetatik abiatuko dira: 

  • Bilbon, Jesusen Bihotzetik (Sagrado Corazón).
  • Donostian, Bulebarretik.
  • Gasteizen, Andre Maria Zuriaren plazatik (Virgen Blanca).

 

ZATOZ!


 

 

 

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina