2025(e)ko urriaren 23(a), osteguna

TEKAZELEN PLANGINTZA BATZORDEA URRIAK 22

TEKAZELEN PLANGINTZA BATZORDEA URRIAK 22

CCOO-tik atzo, 2025eko urriaren 22an, TEKAZELen plangintza-batzordean landutako eta zuen interesekotzat jotzen ditugun zenbait gairen berri eman nahi dizuegu.

 

Hauek dira: 

  1. Lan-kontratuko langileak: Erretiro partzialerako eskaerak (errelebo-kontratua) aurkezteko epea zabalik dago; dokumentazio guztia webean aurki dezakezue eta urriaren 31n, ostirala, amaituko da.
  2. Funtzionarioentzako lekualdatze-lehiaketaren eta lan-kontratukoentzako lanpostuak betetzeko deialdia gutxienekoen akordioa EHAAn argitaratu ondoren egingo da. Lekualdatze-lehiaketa, lanpostu-betetzea, barne-sustapena eta EPEa garatzeko epea ez da ezagutzen, baina hautaketa- eta hornidura-langileak indartzeko asmoa dago prozesua arintzeko, 2026ko abendurako dena ebatzita egon behar dela kontuan hartuta.
  3. Lan-poltsa asko ia agortuta daude, horregatik, mailaz maila lan-poltsetarako deialdi berriak egingo dira.


Gure erreklamazioak batzordean: 

  1. Negoziazio-egutegi bat erreklamatu dugu, karrera horizontala, telelana, lanaldiari buruzko zirkularra, lan-poltsen araudia eta abar bezalako gai garrantzitsuak negoziatzen hasteko aurreikusitako datekin.
  2. Barne-sustapen bidez lanpostua lortu zuten langileek lekualdatze-lehiaketara aurkeztu ahal izango diren aztertzeko eta horri buruzko erantzun argi eta zuzenbidean oinarritua emateko eskatu dugu.
  3. Halaber, zaharkituta dagoen eta indarreko legeriarekiko desegokia den kontziliazio-gida eguneratzea exijitu dugu.
  4. Telelanari buruzko akordio berri bat negoziatzeko beharra aldarrikatzeaz haratago, neurriak hartzea eskatu dugu egonkortze-prozesuen ondorioz lanpostuz aldatu diren pertsona guztiek telelana eska dezaten, nahiz eta gaur egun eskakizun gisa ezarritako urtebeteko gutxieneko epea ez bete.

 

Gure gaitzespena urriaren 15eko lanuzteagatiko deskontuari: 

Administrazioak baieztatu digu azaroko nominatik urriaren 15eko mobilizazioetan parte hartzea deskontatzeko asmoa duela. CCOOtik neurri horren aurkako gure gaitzespena adierazi dugu.

Gure gaitzespena Errektoretzaren neurri bikoitz batean oinarritzen da, gure ustez
onartezina dena
. Errektoretza-taldeak irailean lanuzte batera deitu zuenean (gogoratu gure komunikatua), ugazaben itxiera dekretatu zuten eta idatziz bermatu zuten ez zela nominan deskonturik egingo, guztia komunikabideen aurrean argazki polit bat ziurtatzeko. Hala ere, deialdia sindikatuetatik datorrenean, haien konpromisoa lausotu egiten da eta langileak ekonomikoki zigortzea erabakitzen dute.

Hipokresia hori diskriminazio bikoitz batekin larriagotzen da:

  1. Faboritismoa ikasleekin: Errektoretzak ebazpen ofizial bat eta informazio zehatz-mehatzeko webgune bat eskaintzen zituen bitartean ikasleek inolako ondoriorik gabeko "etenaldi akademikoa" izango zutela bermatzeko, TEKAZEL eta sindikatuak berak informazio-itzalaldi oso baten mende egon ziren, jakinarazpenik eta jarraibiderik gabe.

  2. IIPekiko betiko diskriminazioa: "Etenaldi akademikoaren" formulak de facto IIPak babesten ditu (ikaslerik ez badago, ez dago klaserik), baina zigor ekonomikoa, beste behin ere, TEKAZELen gainean erortzen da, haien lana fitxatze-sistemaren bidez erraz fiskaliza baitaiteke.

     

Azkenean nominan: 2024ko % 0,5eko igoera

Uztailean jakinarazi genizuen bezala, hilabete honetako nominan azkenean islatuta ikusiko dugu 2024ko urtarriletik atzeraeraginez zor zitzaigun % 0,5eko soldata-igoera. Gogoratu hau ez dela 2025eko igoera, CCOO-tik horren alde borrokan jarraitzen baitugu.

 

 ¡CCOO UPV/EHUko Langileen defentsan!

AFILIA ZAITEZ CCOO-ra: ONDO DATORKIZU
94 601 2437
ccooupv-bi@ehu.eus

 

```

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina