2025(e)ko urriaren 6(a), astelehena

DESKONEXIO DIGITALA ETA TALDE BURUAK

DESKONEXIO DIGITALA ETA TALDE BURUAK 

Joan den irailaren 15ean, komunikatua bidali genuen, deskonexio digitalerako eskubidearen berri emanez [1]. Orduz geroztik, iruzkinak jaso ditugu, eta hortik ondorioztatu dugu, kolektibo gisa, oraindik ez dugula eskubide hori barneratu. Egoera hori bereziki nabaria da, eta, beraz, kezkagarria, gure kargura pertsonala dugun arduradun-postuetan gaudenengan.


Adibidea eman:

Eskubide horren garrantziaz jabetu behar dugu, eta hura erabiltzearen beharra azpimarratu, batez ere taldeak zuzentzen ditugunok, funtsezko erreferentea garelako gure eta gure taldeetako kide guztien osasuna bermatzen duten lan-praktika onak sustatzeko. Ez ditzagun jasan ezta transferitu ere presioak edo eskakizunak gure denbora pribatuan lan-kontuei erantzuteko. Errespeta dezagun gure deskonexioa eta gainerako lankideena, laneko osasunaren prebentzioak funtsezko elementuetako bat baitu, hain zuzen ere, deskonexio digitala.

Zain dezagun gure osasuna eta eman dezagun adibidea gure kargura dauden pertsonek berena zain dezaten. Unibertsitateak gizarteari ezagutza ez ezik, balioak ere transmititzen dizkio. Balioetsi dezagun gure denbora pertsonala eta trasladatu dezagun lan-giro osasuntsu baten alde egiten duen eta bertan lan egiten duten pertsonak zaintzen dituen unibertsitate kontzeptua.

 

Nola has gaitezke hau aldatzen?

Funtsezkoa da ulertzea deskonexio digitala bermatzeko erantzukizuna ez dela borondarismo indibidualeko kontua edo taldeak zuzentzen dituztenena, baizik eta enpresaren legezko betebeharra, kasu honetan, Unibertsitatearena berarena. Hala ezartzen du argi eta garbi Datuen Babeserako eta eskubide digitalen bermerako 3/2018 Lege Organikoaren 88. artikuluak. Eta hau ez da orain lehen aldiz esaten dugun zerbait [2].

 


Arau horrek administrazioa behartzen du langile guztiei zuzendutako barne-politika bat egitera, deskonexio-eskubidea gauzatzeko moduak argi eta garbi definituko dituena. Errektore-taldeari dagokio sindikatuekin negoziatzea eskubide hori eraginkorra izan dadin esparrua, tresnak eta jarraibideak.

Esparru horretan, taldeak zuzentzen ditugun pertsonok funtsezko pieza bat gara, funtsezko engranajea errektoretzak bultzatu behar duen politika hori transmititu eta egunerokoan eraginkor bihurtu dadin. 

Kultura-aldaketa bat bultzatu behar dugu, ordutegi desegokietan komunikazioak bidaltzen dituztenek edo lanaldia ezarritakotik haratago luzatzen dutenek gehiago eta hobeto lan egiten duten ustea desagerrarazteko. Hori dela eta, CCOOk 2025eko urtarrilaren 15ean formalki eskatu zuen TEKAZELko gain-fitxaketaren txostena, eta oraindik ez dugu horren berririk. 

Utz dezagun lan egiteko modu hori zaharkituta; ez dugu saritu edo txalotu behar, ez baita zuzena: gure bizitza pertsonalean eta gure osasunean sartzea da. 

Baina izan gaitezen kontziente, bitartean, errektore-taldeak, hedabideetan "pertsonen zaintzaz" behin eta berriz hitz egiten duenak, politika hori negoziatzeko duen legezko betebeharra betetzen ez badu, keinu indibidualen menpe jarraituko dugula. Babesten gaituen esparrurik gabe, ez dago benetako bermerik. Hasi lanean!

Zaindu zaitez! 

Deskonektatu! 

Uko egin hori eragozten dizuten jarduerei eta salatu itzazu!


¡CCOO UPV/EHUko Langileen Defentsan!

EGIN ZAITEZ KIDE CCOOn: INTERESATZEN ZAIZU
94 601 2437
ccooupv-bi@ehu.eus

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina