KATEDRARIK GABEKO UPV/EHU?
Langileen legezko ordezkariok jasandako arretarik eza hau kontrastean dago errektorearen agenda publiko betearekin, "entzute-txandetan", beste erakunde eta kolektiboekin bileretan eta bidaietan murgilduta baitago. Jokabide horrek negoziazio kolektiboarekiko errespetu falta erakusten du.
Arretarik eza honetaz gain, UPV/EHUko CCOOko Atal Sindikala kezkatuta dago errektorearen ekintza, adierazpen eta deklarazioengatik. Horiek, ordezkatzen duen erakunde publikoaren interesak defendatzen dituenarenak baino, unibertsitate pribatuen interesak defendatzen dituenaren estrategiaren zantzuak ematen dituzte, erakundea barrutik ahulduz. [1], [2], [3], [4], [5].
Krisialdi honen funtsa, hura eragiten duen erabaki politikoa eta ekarriko diguten unibertsitate eredua ulertzeko, iritzi-artikulu bat argitaratu dugu Hordago (El Salto) atarian. Bertan aurkituko duzue unearen larritasuna frogatzen duten datuak dituen analisi osoa. Irakurtzera eta zabaltzera gonbidatzen zaituztegu.
https://www.elsaltodiario.com/euskal-herria/cronica-un-desmantelamiento-anunciado-ehu
¡CCOO UPV/EHUko Langileen defentsan!
ccooupv-bi@ehu.eus


iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina