2025(e)ko urriaren 14(a), asteartea

IIP-AREN PROMOZIO ARAUTEGIA

Ba al da IIP-aren promozio profesionalerako eskubiderik UPV/EHUn?

UPV/EHUn, IIP-aren promozio profesionala, araututako eskubide bat izan beharrean, aplikatzekoa den araudiak ezartzen duen moduan, etorkizuneko amets, desio, ilusio bilakatu da. Kupo murriztaile eta baldintza “gehigarrien” menpe egon denez, egoera jasanezina sortu da, non 187 pertsona (eta kopuru hau hazten jarraitzen dupazientziaz itxaroten ari diren euren txanda irits dadin.

Harrigarria bada ere, iragan urriko 9ko Gobernu Kontseiluak, gehienbat IIP-ek osatuta, oniritzia eman zion IIP-aren Promozio Arautegiari, 30 aldeko botorekin eta 11 abstentziorekin.

Arautegi hau zergatik ez dugun babestu adierazi aurretik, Hordagoko (El Salto) iritzi-artikulu hau irakurtzera gonbidatu nahi zaitugu. Bertan, unibertsitate publikoaren ereduari eta Errektore Talde honen (eta aurrekoen) erabaki politikoek norantz eramaten gaituzten hausnartzen dugu.

CCOOk ez zuen Arautegi hau babestu Negoziazio Batzordean, arrazoi hauek direla eta:

1. Anbizio falta eta LOSU aplikatzeari uko egitea

  • Arautegi honek IIP-aren promoziorako eskubidea mugatzen du. Ez du bermatzen, LOSUren 71.2 artikulua aplikatuz, urtero txanda libreko plaza kopuru bera     promozioko plazetarako eskainiko denik.

  • IIP-aren promoziorako oztopo nagusia ez da kanpoko finantzaketa falta, Errektorego honek legeak ematen dion ahalmen maximoa ez erabiltzeko hartutako erabakia baizik. Urteetan zehar estatu mailako birjartze-tasari leporatu bazaio ere, orain UPV/EHU bera ari da tasa murriztailea ezartzen.

2. UPV/EHUn antzinatasunaren irizpidea sartzea itxaron-zerrendaren ordenazioan

  • Errektore Talde honek uko egin izanak LOSUk     eskaintzen dion aukerari, “batez beste 6,6 urteko”     itxaron-zerrenda ezabatzeko (berak aitortzen duen bezala, nahiz eta pertsona batzuentzat 10 urtekoa izan dagoeneko), Arautegiaren aurretasun-irizpideen zehaztapena funtsezkoa izatea dakar.

  • Negoziazio Batzordeari aurkeztutako lehen zirriborro batean, irizpide nagusia akreditazio-data zen. Horrela, sartzeko kategoria iraunkorreko antzinatasuna berdinketa-egoeretan bakarrik aplikatzen zen.

  • Ondoren, IIP-aren errektoreordeak berak jakinarazi zigun CPUk UPV/EHUko antzinatasunaren irizpideari pisu handiagoa emateko aukera "proposatu" ziola. "Iradokizun" horren aurrean, CCOO-k erabat aurka egin zuen. Hala ere, azken bertsioan sartu zen, akreditazioaren antzinatasunaren pisua desitxuratuz.  

  • UPV/EHUko antzinatasun hutsagatik ordenatzeko sistema honek zer ondorio dituen ikusiko dugu. Badirudi pertsona batek baino gehiagok erretiroa hartu aurretik promoziorako duen eskubidea gauzatu ahal izatea saihestu nahi dela, itxaronaldiak 10 urte ere iraun ditzakeelako.

3. Katedra eta Irakasle Osoa figuren parekatzea akreditazio-dataren ondorioetarako

  • Arautegia Katedra eta Irakasle Osoa akreditazioak baliokideak direlako premisatik abiatzen da, eta, horrela, Irakasle Osoa izateko lortutako antzinatasun-data (normalean lehenago lortzen dena, ez hain zorrotza baita), Katedrako plaza lortzeko aplikatzen da.

  • Bistan da, ikuspuntu juridiko batetik, ezin dela kontuan hartu Katedrarako akreditazioa ANECAk ezarritako data baino lehenago lortu zela. Zentzugabekeria juridikoa da eta gatazka iturri izango da langileen artean. Akreditazio baten     ondorioen data dagokion Ebazpenean zehaztutakoa da.     

  • Errektoregoak baloratu beharko du neurri honek kaltetutako pertsonak Epaitegietara jotzeko aukera, horrela promozio OPEen exekuzioa arriskuan jarriz.

4. Ikerlari Doktore Iraunkorrekin (IDP) dagoen zor historikoari buruz

  • IIP-aren Promozio Arautegiak IDP kolektiboak jasandako blokeo sistematikoa ez du kontuan hartzen eta ez du konponbide neurririk aurreikusten.

  • Behin-behineko Xedapen bat sartzea eskatu genuen, aldi bakar baterako, promozio profesionalerako eskubidea gauzatu ezin izan duen IDP-aren promoziorako erreserba espezifiko bat ezartzeko.

5. Plantilen orekari buruz (Funtzionario/Lan Kontratuko IIP ratioa)

  • Arautegiak ez du betetzen LOSUk ezartzen duen IIP-aren barruan funtzionarioen gehiengoa bermatzeko agindua, unibertsitate publikoek bete beharreko baldintza gisa.

  • Promozioak plantillaren plangintza estrategikoaren parte izan behar du.

  • Kupoak edo zuzenketa-faktoreak plazen ordenazioan sartzea proposatu genuen, LOSUk ezartzen dituen ratioak betetzeko aurrera egiteko, bide funtzionarioaren bideragarritasuna bermatuz.

  • CCOO-k IIP-aren errektoreordeari jakinarazi dio zentzu honetan LOSU ez betetzeak etorkizuneko promozio OPEen exekuziorako arriskua ekar dezakeela, ez-betetze horrek kaltetutako pertsonak bide jurisdikzionalera jotzea erabakiko balute.

6. UPV/EHUko akreditatutako langileen zerrendei buruzko informazio falta

Akreditatutako langileen zerrendak ez zaizkie langileen ordezkariei eman, nahiz eta CCOO-k hainbat aldiz eskatu.

Non geratzen da Errektore Talde honek hainbeste aipatzen duen gardentasuna, pertsonen zaintza eta fede ona?


 ¡CCOO UPV/EHUko Langileen defentsan!

AFILIATU CCOOra: ONDO DATORKIZU
94 601 2437
ccooupv-bi@ehu.eus



iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina