2023(e)ko otsailaren 15(a), asteazkena

GAZTEAK, EGONKORTZEA ETA ERRETIROAK

GAZTEAK, EGONKORTZEA ETA ERRETIROAK

Gaztea bazara eta UPV/EHUn lan egiten baduzu, pentsa dezakezu errektoretza-taldeak erretiro-akordioei egindako erasoak ez doazela zurekin, edo oso urrun harrapatzen zaituztela. Errealitatetik urrun.

 

Jakin behar duzu, etorkizunean erretiratzeko izango duzun eskubideari eragiteaz gain, nabarmen baldintzatzen dituela zure oraingo egonkortze-aukerak. Hori horrela da AZPak, IIPak edo Ikertzaileak izan.

Horregatik, CCOOk oso serio hartu du gai hori, eta UPV/EHUn ez ezik, estatu mailan ere ahal duguna egiten dugu. Horren erakusgarri da borondatezko erretiro aurreraturako neurriak legez susta daitezen aurkeztu dugun LOSUri egindako zuzenketa.


 

Zergatik eragiten diote zure egonkortzeari erretiroek?

EPEra ateratzen diren plazen kopurua UPV/EHUn baja hartzen duten pertsonen kopuruaren araberakoa da, batez ere erretiroen ondorioz. Birjarpen-tasa esaten zaio horri, eta gaur egun % 120 da. Beste sektore publiko batzuetan, birjarpen-maila txikiagoa da, baina CCOOren lanari esker, unibertsitateak lehentasunezko sektoretzat hartzea lortu genuen, eta horrek birjarpen-tasa handiagoa izatea dakar. % 120ko tasak esan nahi du erretiroa hartzen duten 10 pertsonako 12 plaza atera daitezkeela lan-eskaintza publikora. Ez gehiago.


Zer gertatzen da errektoretza-taldeak erretiro aurreratuari pizgarria kentzen dionean?

Erretirotik gertu dauden langileek, pizgarririk ez dutenez, karrera profesionala luzatu eta belaunaldi-erreleboa oztopatzen dute. Hori logikoa da, eta oro har gertatzen da, baina, bereziki, irakasle eta ikertzaileen eta gehieneko pentsioa gainditzen duten soldatak dituzten lanpostuen artean; izan ere, erretiroa hartzeak pertsona horien diru-sarrerak jaistea dakar.


Horren ondorioz, zuri tokatzen zaizu itxarotea plaza egonkor batera iritsi ahal izateko. Aldi berean, UPV/EHUk diru gehiago gastatu behar du soldata handiagoak denbora luzeagoan mantentzeko. Duela hilabete batzuk komunikatu honetan sakonago aipatu dugun zentzugabekeria.


Zer egiten ari gara CCOOn horren inguruan?

Hasieratik ari gara haragi guztia erretegian jartzen, gai horrek erretirotik gertu dauden pertsonen eskubideei eragiten baitie (langile guztiei, egia esan), gazteen egonkortzeari eta, orobat, unibertsitatearen kontuei.

Azken urtean, ahal izan dugun guztia egin dugu negoziazioen bidez akordioak lortzen saiatzeko [1] [2] [3], eta, horrek porrot egin duenean, beste indar sindikal batzuekin bat egin dugu, UPV/EHUko langileen interesak indar handiagoz defendatzeko asmoz, gazteak zein nagusiak [4] [5] [6]. Borroka judiziala hasten lehenak izan gara [7], Aldezle-k gaiari buruzko iritzia ematea eta negoziatu behar dela adieraztea lortu dugu [8], eta, bideko urrats bakoitzean, ahal izan dugun guztia egin dugu zuzenean kaltetutako pertsonei gure esku dauden tresnak laguntzeko eta eskaintzeko, haien eskubideak lehen pertsonan ahalik eta modu eraginkorrenean defenda ditzaten [9] [10] [11] [12] [13] [14].

Lehen eskutik jakin dezazun nahi dugu zer jokatzen dugun honekin, nahiz eta oraindik gaztea izan, benetan eragiten dizun zerbait baita. Hori kontuan hartzea eta zure eskubideen alde borrokatzea nahi dugu, eta, horretarako, CCOOren laguntza izan dezakezula esan nahi dizugu.

 

CCOO UPV/EHUko langileen defentsan! 

AFILIATU! KOMENI ZAIZU
 
94 601 2437
ccooupv-bi@ehu.eus

 

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina